Hemen zaude: Hasiera Albisteak Abesti intimo eta indartsuak

Abesti intimo eta indartsuak

2021/05/03

Gorka Gaztanbide  musikariaren ibilbidea luzeeta oparoa izan arren, beti egon izan da pittin bat ezkutuan. Bere aztarna bilatzea ez da erraza, hainbat grabaketa ezberdinetan sakabanatuta baitago. Broken Brothers Brass Bandaren partaidetza da bere ezagunena, baina Adrian Royo Trio, Ennio Pinillos Quintet, Javier Garayalde y los Sultanes del Swing eta beste hainbat ekimenetan aurki daiteke bere ekarpen fina, bigarren plano batetan beti. Baina ez oraingo honetan. Kontzertu eta grabaketa haietan ikasi eta landutako ñabardura ederrenak gordetzen aritu izan balitz bezala, gero grabaketa eta kontzertu guzi horien atsedenetan, ezkutuan, haietaz baliatuz bere abestiak osatzen eta moldatzen eta entseiatzen aritu da, mimoz, poliki, emeki, goxo eta arreta osoaz. Eta hauek argitaratzeko Txikizio Kuadrila osatu du.  

 

 

 

 

  

1960 eta 1970 hamarkadetan AEBko Top 40-ra iritsitako hainbat abesti arrakastatsu (Jan&Dean, Sonny&Cher, Nancy Sinatra, The Byrds, Beach Boys, Mamas and the Papas, Phil Spector…) eta beste milaka estudio grabaketen atzean talde misteriotsu bat dago. Urte askoren ondoren eta dokumental bati esker, The Wrecking Crew izenpean ezagutzera eman zen zeintzu ziren disko haietan benetan jotzen zuten musikariak. Han kontatzen zenez, garai haietako musikari zaharrek talde honek musika industriaren “hondamendia” ekarriko zuela esaten zuten eta hortik dator izena. Baina, zer gertatuko litzateke talde hark bere kasa disko bat plazaratzea erabaki edo ahal izan balu garai hartan?

 

Gorka Gaztanbidek agian bere buruari antzerako galdera egin izan dio disko hau aurrera ateratzeko erabaki ausarta hartzean. Wrecking Crew mitiko haren antzera, Gorka Gaztanbideren ibilbidea luze eta oparoa izan arren, beti egon izan da pittin bat ezkutuan. Bere aztarna bilatzea ez da erraza, hainbat grabaketa ezberdinetan sakabanatuta baitago. Broken Brothers Brass Bandaren partaidetza da bere ezagunena, baina Adrian Royo Trio, Ennio Pinillos Quintet, Javier Garayalde y los Sultanes del Swing eta beste hainbat ekimenetan aurki daiteke bere ekarpen fina, bigarren plano batetan beti. Baina ez oraingo honetan. Kontzertu eta grabaketa haietan ikasi eta landutako ñabardura ederrenak gordetzen aritu izan balitz bezala, gero grabaketa eta kontzertu guzi horien atsedenetan, ezkutuan, haietaz baliatuz bere abestiak osatzen eta moldatzen eta entseiatzen aritu da, mimoz, poliki, emeki, goxo eta arreta osoaz.

 

Verkami kanpaina arrakastatsu bat burutu ondoren hemen da Txikizio “Wreck” Koadrilaren disko ederra.  Gorka bera ahots eta bateriak, David Burgui gitarran, Kike Arza baxuan eta Ramon Garcia pianoan osatutako laukote oinarrizkoa eta abesti batzuetako txikizio konplize moduan Haizea Gaztanbide ahotsean, Alberto Arteta saxo tenorrean eta Raul Arizaleta gitarran izan ditu lagun. 10 abesti su baxuan atonduak, eta egun pare batetan naturaltasun osoz grabatuak Javier de Mabel-en eskutik Nafarroako Sartagudako estudioan. Amaia Lasa, Angel Erro edo Gustavo Adolfo Becquer-en letrak, Julio Anguitaren diskurtso bat erdian, jazz, folk, pop, soul, rock eta Gorkak maite eta miresten duen musika guztien oihartzunak, maisutasunez doituak, abesti intimo, hunkigarri eta era berean bizi eta indartsu hauen mesederako. Ongi etorria eman diezaiogun Txikizioari..