Hemen zaude: Hasiera Albisteak Disko-liburu batekin, “gero arte” esango du Bide Ertzean taldeak

Disko-liburu batekin, “gero arte” esango du Bide Ertzean taldeak

2016/09/10

Bide Ertzean taldeak argitalpen berria plazaratuko du laster. Zutaz  kantatzeko  du izena lan berriak  eta  bi  osagai izango ditu: Jon Eskisabel kazetariak idatzitako liburua batetik, eta bitxikeriez osaturiko CD bil- duma  bestetik. Biak, liburua eta diskoa, bata bestearen osa- garri dira. Kasu, argitalpen berri honen tirada mugatua izango da-eta.

+ Jon Eskisabel kazetariak taldearen inguruko liburua osatu du

+ 18 urteotan pilatu zaizkien bitxikeriak batu dituzte CDan

+ Zuzeneko emanaldi gutxi batzuk eskainiko dituzte abenduan

+ Kontzertu hauen ondoren, Bide Ertzean-ek etenaldi bat egingo du

Bide Ertzean-en 18 urteko ibilbidearen erakusgarri izango da Jon Eskisabelek ondu duen liburua. Bestetik, liburuaren barruan etorriko den CDa 14 kantuz osatuko da: diskoetatik aparte utzitako kan- tuak, bertsio argitaragabeak, zuzenean zein irratietan egindako moldaketak, maketak, remix-en bat...

Zuzenekoak, abenduan

-Abenduaren 6an asteartea Durangoko Plateruena Kafe Antzokian, 20:00etan. Sarrera, doan.

-Abenduaren 15ean osteguna Bilboko Kafe Antzokian, 20:00etan. Sarrerak dagoeneko salgai.

-Abenduaren 18an igandea Donostiako Antzoki Zaharrean, 19:00etan. Sarrerak dagoeneko salgai.

 

Kontzertu hauen ondoren, etenaldi mugagabea

Emanaldi hauen ondoren, taldeak etenaldi mugagabe bat egingo du. Bolada luze batean, beraz, Bide

Ertzean taldea zuzenean ikusteko aukera bakarrak izango dira hauek.

 

 

Disko-liburua prentsaurreko bidez aurkeztuko dugu. Aurkezpen-dataren berri laster emango dugu.