albisteak
CAPSULA: Bidaiak eta argitalpenak
Talde bilbotar-argentinarrak bi kontzertu eskaini ditu arrakastasu asteon Kolonbian, Austingo SXSW jaialdian izango dira, New York-en grabatuko dute eta hainbat disko berrargitaratuko dituzte. Gelditu ezinak¡¡
Carlos Velasco : Sortzaileen arrazatakoa
Muy personal (Errabal, 2011) jazz diskoa aurkezten 25 urtetan musikari askoren zerbitzuan aritu ondoren, konposaketa propioez osatutako bere lehen diskoa kaleratu berri du. Carlos Velasco gitarra, Borja Barrueta bateria, perkusioak Ivan San Miguel kontrabaxua.
Travellin´Brothers Big Band
Travellin´Brothers blues talde beterano bizkaitarra gaur egun dena izatera iritsi baldin bada, lanari esker izan da, urteotan errepidean ibili baita etengabe, kontzertuak eskainiz, blues jaialdi handietan zein areto txikietan. Hala ere, erronka eta pizgarri berriak behar zituen taldeak. Horrela sortu zen beste hamar partaidez osatutako big band batekin disko bat zuzenean grabatzeko ideia. Goi mailako musika, ekoizpen bikaina eta irudi zoragarriak jasotzen dira argitaratutako CD eta DVD bikoitzean. Captured Live in Leioa Entzun: Midnight Train Zuzenean larunbat honetan, hilak 21, Bilboko Kafe Antzokian, 21:30tan + Txus Blues & Jose Bluefingers
Caceres-ko Bluesa
Troy Nahumko (gitarra, aho-soinua) kanadarra eta José Lios Naranjo (aho-soinua) cacerestarra dira Guitar Not so Slim taldeko buruak. Moi Martinen baxu elektrikoa eta Lolo González en bateriarekin batera, gaur egun Extremadurako blues talde erreferentziala bihurtu dira. Bailout euren bigarren diskoa. Entzun
Gaby Jogeix : musika beltz amerikarraren kode genetikoa
Bost urte behar izan ditu euskal eta frantziar jatorriko gitarristak Hermosa Beach hirugarren diskoa grabatzeko, Los Angelesen grabatu du eta Kirk Fletcher (The Fabulous Thunderbirds, Charles Musselwhite) gitarrista izan du ekoizle lanetan. Asteartean, abenduak 13an, Madrilen (Boite Live aretoan) aurkeztuko du zuzenean. Entzun : Shake. Shake
Mikel Andonegi: nortasun zehatza lortu duen musikaria
Mikel Andonegik lider gisa sinatzen duen hirugarren diskoa da Hiru, eta jazz hirukote akustikoaren formatuarekin grabatzen duen lehenengoa. Bere egitasmo guztietan bezala, musika beltzaren tradiziotik, edo tradizioetatik, abiatuta zerbait berria sortzeko grinak akuilaturiko diskoa da. Zuzenean hilaren 14, asteazkenean, Donostiako Altxerri jazz klubean, gaueko 21:30tan + Jimmy Bidaurreta & Basics. Jazz, soul, funk. Entzun : Colonel Parker
Hilkorra ez banintz
Estilo anitzetaz zipriztindutako diskoa osatu du Andoni Arcilla, konpositore, abeslari eta pianojotzaile iruñearrak. Lana, egungo euskal poeten egokitzapen sorta da, egungo jazzaren testuingurura bildurik. Jazz abestuak eta musika garaikideak emandako urrats garrantzitsua euskaltasunetik. Non dago Basque´s Harbour (Koldo Izagirre)
Xabi ta Petti
Disko hau grabatu aurretik, kontzertu ugari eman
dituzte, akustikoak eta gordinak baina biziak, beroak eta elektrizitatez
beterikoak, zeinetan beren gustuko kantarien abestiak aletzen dituzten. Rhythm &
blues-aren klasikoak eta eurek konposatutakoak
Nevermind Hirukotea : BE
Hirukoteak atzean uzten du jatorrian elkartu zuen aitzakia –hemen ez da Kurt Cobainen arrastorik–, eta BE izeneko bigarren emaitzan konposaketa propioak eta bi bertsio berezi grabatu dituzte. Oleaga, Luzuriaga eta Abadias bete betean. Jazzetik haratago. Entzun : Irigoyengo ohiartzunak
Ezohiko diskoa
Mara-mara, Igor Arzuagak sortutako kantuen bilduma da, baina Luis Vilen parte-hartzea funtsezkoa izan da, hala ekoizpenean nola moldaketetan. Bien artean, instrumentazio aberatsa eta zaindua duen disko ederra osatu dute, kantu guztiak azpian hartzen dituen giro orokor baten barruan euren eraginak jasotzea lortu baitute, koherentzia eta osotasunari uko egin gabe. Entzun mostra bat
CARLOS VELASCO : Emozioaren hariei lotutako gitarra jotzailea
Bi hamarkada luze pasa behar izan dira gitarrajole bizkaitarrak bere lehen grabazioa karrikaratzeko. Muy Personal diskoan konposaketa onak eta musikari bikainak uztartzen dira entzuleen gozamenerako. Errabal jazz zigiluaren eskutik Entzun : That old touch
PATTA : beste katebegi bat Urolako pop-rockaren tradizioan.
Jotakie eta Dirección Obligatoria taldeetan aritu ondoren urte batzuk geroago PATTA musikari azkoitiarrak SENDAEZINAK talde berria osatu eta diskoa kaleratuko du datorren astean. Musikarien artean, Luciano Martin Luka baxuan. UROLAN POP. Entzun Aspertuta
Paul San Martin piano jotzailea diskoa aurkezten Donostian
Paul San Martin musikariak kaleratu berri du Tracks izenburuko diskoa. Bertan blues akustikoa jorratzen du, batzutan instrumentala eta bestetan abestuz. Stay Blues taldearekin ezaguna bada ere, orain bakarka entzuteko parada izango da azaroak 10ean, Donostiako FNACen (19:00) . Abenduaren 21ean Altxerrin izango da Travellin´Brothers taldearekin batera, hauek ere disko berria aurkeztuz. Entzun : Roll´Em Pete
CARLES BELDA : Bidaia soinu txikiaren aberrietara
Zugarramurdin bizi den Carles Belda trikitilari kataluniarrak hitzezko saioa eskainiko du astearten honetan, hilak 8, Soraluzeko Herriko zineman. Gaia: Soinu txikiaren ibilbideak munduan zehar. Musikariarekin solasaldia egin eta musika entzuteko parada izango da.
Gaztelupeko Hotsak Womex 2011 eta Monkey Week jaialdietan
Bertako lan taldea Europako bi musika jaialdi garrantzitsutan dihardu banatuta. Batetik Copenhagen egiten ari den WOMEX 2011, munduko herri musikei eskainitako topaketetan eta bestetik Puerto de Santa Marian (Andaluzian) hirugarren aldiz ospatzen den MONKEY WEEK jaialdia, pop-rockaren joera berriei begira.
Bluesa sinesgarritasun eta naturaltasunez
Paul San Martin Stay Blues taldearen bidez ezagutzen dute blues, jazz eta bestelako doinu beltzen jarraitzaileek, 1997. urteaz geroztik jaialdiz jaialdi eta tabernaz taberna aritu baita talde donostiarra emanaldiak eskaintzen. Taldearekin diskoa kaleratu ondoren, bide beretik doa San Martinek bakarka, ahotsaz eta pianoz, grabatu duen Tracks izeneko lan berri hau. Entzun : Roll´Em Pete
Marcos Coll: Dabilen harriari, goroldiorik ez
Axularren esaera zaharrari gorpuzkera ematen dioten blues musikari horietako bat da Marcos Coll. Under the wings disko bikoitzak ibilbide zabal horren lagin bat jasotzen du, 1999tik 2011ra bitartean grabaturiko kantuak. Diskoa entzutean argi geratzen da Marcos Coll ez dela blues musikari soil bat; musikari handi bat da, bluesaz gain musika beltzarekin harremana duen beste edozein estilora (funk, hip hop, soul, afrofunk…) moldatzeko gaitasuna duen aho soinu jotzaile aparta. Natural Man + Aron Burton eta Chris Rannenberg
Miguel Salvadorren bidaia berria
Viaje a
Etreum aurreranzko urrats sendoa da Miguel Salvadorren
proiektuan. Gitarra jotzaile bilbotarraren idazmenak asko irabazi du
berehalakotasunean, eta zehatzago bihurtu da, meditazioari ez hain emana, disko
berri honetan lagun duen castingaren
sinplifikazioak mesede egiten baitio. Errabalentzako egindako aurreneko
grabazio hartan esku hartu zuen jendetza hartatik Hasier Oleaga baizik ez da
geratzen, beti bezain gogotsu. Bateria jotzailea eroso dago errepertorio
honetan, hiri paisaia handi baten gisara diseinatuan, berezko duen habitatari egokiturik. Cita con Z bezalako gaietan bikain dago,
ezin besterik esan. Entzun: Cita con Z
Homenatge a les Grans Dames del Blues
La Teoria del Taburete taldeko kideek, emakumeen bluesaren mundua ez dela bere osotasunean ezagutzen kontuan hartuta, generoaren aitzindari izandako emakumeei merezi duten omenaldia egitea pentsatu zuten. Horrela, urte betetik gora zuzeneko musika eskaintzen duten lokaletan, hiritarren zentroetan eta antzokietan irudikatu duten emaitza Homenatge a les Grans Dames del Blues diskoan argitaratu dute. Bertan, bertsioez gain ( Bessie Smith, Ma Rainey, Billie Holiday,,,), "Big Mama" Montseri eskainitako abesti originala jasotzen da. Era akustikoan blueswomanei Kataluniatik egindako omenaldia. Entzun

