Hemen zaude: Hasiera Agenda Victor Aneiros Band

Victor Aneiros Band

Zer
Noiz 2017/12/15
08:00 pm
Non Santiago de Compostela, sala Capitol
Gertakaria egutegira gehitu vCal
iCal

+ Larry McCray & Alex Zayas band

 

VICTOR ANEIROS  Un extraño entre la multitud

Kiskalezina. Ezpal horretakoa dugu Victor Aneiros. Hamarraldi bat bete du Bluesaren sentimendua Rockaren indarrarekin maisuki nahasten, artean atera dituen zortzi diskoetan sortzez berea duen galegoa tartekatuz ingelesarekin eta gaztelaniarekin. Peninsulako zein Europako jaialdi gehienetan azaldu da, ehunka emanaldi eskaini ditu, koherentziaz beteriko karrera darama: ez dio menik egiten konpositore eta gitarrajole gisa duakan birtuosismoari baino. Bere sustraiak eta poeta galiziarrek egindako letren edertasunak hamabi konpaseko mundura ekarriz, promesa gauzatu bat dugu estatu mailan. Victor Aneiros aitzindaria da bere generoan. 

 Un extraño entre la multitud (Jendetzaren erdian arrotz) Victor Gacioren Estudio bajo cero-n grabatu du, eta Aneirosek berak eta Segundo Gandiok ekoitzi dute. Darabilen hizkera lortzeko, bikaina da Aneirosek daukan banda: Fran Rey teklatuetan, Marcos Sanchez baterian, Victor Gacio baxuan. Gure garaiko Blues Rock alorrean aurrenekoetan legokeen nazioarteko artista batek behar duen bezalakoa. Horixe da Aneirosen antzeko artisten jarraitzaileok daukagun abantaila handia, behar duen unean eta behar duen kokapenean datorrela hotsa. Artifiziorik ez, amarrurik ez.

 Ciudad Olvido etiketarik gabeko rock’n rollean kolpeka eta Aneirosek ohi duen kale poesiarekin egindako abestia da, edozein herri izan litekeen bere sorterriaren erretratua, eta albumaren ildoa markatzen du. Bar de noche eta Cerca del puerto erdilunpean emandako ohiturazko estanpak ditugu, bandaren trinkotasunean beti nabarmen nagusitzen den gitarra indartsu batekin. Galegoaren ahots lakarra bestelako arazorik gabe dabil rockan barrena deklarazio oso bat dugun Bórrate eta betiro musika amerikarraren lurrina daukan Vuelvo a casa kantatzeko, gitarra akustikoetan eta hammond hotsean oinarritutako denbora erdiko batean. Bluesaren sotiltasunaren moldean egina da La mala hora, Hendrixen galbahetik pasatako Auseron anaien doinu zahar bat, Victor Aneirosek bere bihurtua. Gitarrak bikoiztu egiten dira Mucho postureo-n. Aneirosek kritikoa bezain sarkastikoa den lelo bateraino garamatza, eta agian abestirik komertzialena lortu du hala ere. Refugiados beste denbora erdiko bat dugu, gitarra akustikoz eta hammond organoaz formulatua. Gainerako abesti gehienetan bezala, konposizio honek autorearen ardura soziala erakusten du, eta munduaz daukan ikuspegia. Estoy solo da lan honen azken emaitza, kale rockan barrena doan abiada handiko ibilaldia.

Hautsezina. Bere koherentzia beste banderarik ez duten musikari horietakoa dugu Victor Aneiros, hurrengo pausoa amarrurik edo txapligurik gabe ematen dakiena. Oraingo albuma osorik gaztelaniaz idatzia ekarri duen arren ez ditu sustrai galegoak galdu. Un extraño entre la multitud eguneroko bizipenen mosaikoa dugu, poesiaz eta gitarra elektrikoz betetako kale gorriko kosmos bat.

 

« Urtarrila 2018 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031