Kontzertuak kargatzen

« Kontzertuak guztiak

  • Kontzertua hau amaitu da.

Txuma Murugarren

12 apirila|7:30 pm-11:00 pm

Txuma Murugarren (ahotsa eta gitarra), Rafa Aceves (pianoa), Natxo Beltrán (bateria), Miguel Ramírez (baxua)

Txuma Murugarrenek ez du aurkezpen handien beharrik dagoeneko, bere ibilbideari 90ko hamarkadan eman zion hasiera Sasoi Ilunak talde ospetsuaren sortzaile eta partaide bezela eta 2000tik aurrera, bakarlari moduan. Oraingoan, grabaketa batean gauzatu du Nick Cave-ekiko maitasuna. Australiarraren hitzak kontu handiz, xehetasun zoragarriz eta magia izpirik galdu gabe euskarara ekarri ditu. Bertan, aspalditik hainbat grabaketa edota zuzenekotan konfiantza osoko lagun izan dituen Rafa Aceves (pianoa), Natxo Beltrán (bateria) eta Miguel Ramírez (baxua) bere Bad Seeds partikularrak bilakatu arazi ditu. Haien tonu irmo eta kutsu zinematografikoa maisuki harrapatuz eta dotorezia ezin handiagoz jantzitako bertsio zintzo, adeitsu eta era berean guztiz pertsonal eta bihotz ukigarriak eskaini dizkigute.

Xehetasunak

Data:
12 apirila
Ordua:
7:30 pm-11:00 pm

Egoitza

Donostia, Lugaritz
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com