Kontzertuak kargatzen

« Kontzertuak guztiak

  • Kontzertua hau amaitu da.

Txuma Murugarren

1 otsaila|8:30 pm-10:30 pm

Gautegia -Nick Cave – Nocturama

 Txuma Murugarrenek ez du aurkezpen handien beharrik dagoeneko, bere ibilbideari 90ko hamarkadan eman zion  hasiera Sasoi Ilunak talde ospetsuaren sortzaile eta partaide bezela eta 2000tik aurrera, bakarlari moduan. Oraingoan, grabaketa batetan gauzatu du Nick Cave-rekiko maitasuna. Australiarraren hitzak kontu handiz, xehetasun zoragarriz eta magia izpirik galdu gabe euskarara ekarri ditu. Bertan, aspalditik hainbat grabaketa edota zuzenekotan konfiantza osoko lagun izan dituen Rafa Aceves (pianoa) eta Natxo Beltrán (Bateria) bere Bad Seeds partikularrak bilakatu arazi ditu. Haien tonu irmo eta kutsu zinematografikoa maisuki harrapatuz eta  dotorezia ezin handiagoz jantzitako bertsio zintzo, adeitsu eta era berean guztiz pertsonal eta bihotz ukigarriak eskaini dizkigute.

 

Xehetasunak

Data:
1 otsaila
Ordua:
8:30 pm-10:30 pm

Egoitza

Bilbo, Kafe Antzokia
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com