Hemen zaude: Hasiera Agenda Trizak

Trizak

Zer
Noiz 2017/08/18
08:00 pm
Non Plentzia, plaza
Gertakaria egutegira gehitu vCal
iCal

Hirukotea da taldea, saxoa, kontrabaxua eta bateriak osatutako formazio berezia, eta musika inprobisatua du oinarri. Jazz musikan nahiz bestelako alorretako hainbat proiektuetan ibilitako hiru musikari elkartu dira bertan: Jon Piris, Hasier Oleaga eta Julen Izarra.

“Trizak” itsasontzietan belak igo eta jaisteko sokak dira, bidaietako hasieren irudi. “Trizak listo eduki” esan ohi da portuan adi egoteko eskatzen denean, etortzekoa den edozelango gertaeraren aurrean prestatuta. Badauka musika honek jazzari propio zaion abentura gogotik, baita beste eremuetatik jasotako haize freskorik ere.

Proiektuak taldekideek idatzitako musika jotzeko topagunea izan nahi du, jatorrian hitzik gabeko esparru instrumentalean, geroan akaso beste diziplina batzuekin uztartuta ere. Konposizioak abiapuntua baino ez dira, behin taldera ekarrita kantak inprobisazioaren bide ezezagunetatik abiatzen direlako. Badira tartean bertsio batzuk, “Here´s to you” ala “Birjiña maite” esate baterako, iraganean modu batera edo bestera oihartzuna izan duten soinuen  inguruan bide berriak ibiliz.

« Urtarrila 2018 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031