Hemen zaude: Hasiera Agenda The Lucilles

The Lucilles

Zer
Noiz 2017/07/20
08:00 pm
Non Porreta, Terme-Soul Fest
Gertakaria egutegira gehitu vCal
iCal

Ez dago dena galduta, denborak luze jo arren ez dira sugarrak itzali, inoiz baino itzaltsuagoak dira Sam, Aretha eta Otisen itzalak. Soula berpiztu egin da azken honetan Atlantikoaren alde bietako artista askok eta askok erabaki dutelako Motown, Stax, Kent eta Northern Soul bezalako zigiluek aspaldi utzitako arrastoei jarraitzea. Artista horiek, bestalde, maisutasun handiz jakin dute Ipar Amerikako musikaren genero hori iragazten eta eguneratzen. Northern Exposure da adierazitakoaren eta soul musikak azken honetan bizi duen osasun egoera onaren erakusgarri bikaina.

Ehunka kontzertu eskaini eta 2013. urtean lehen lana argitaratu eta gero, Madrilen egokitutako banda honek, Lucille Hurt eta Aldo Cavaleiro buru dituen talde honek, merezi duen lekua lortu du generoko banden artean. The Lucilles taldeak Northern Exposure lana aurkezten digu, bikoteak urte hauetan zehar egindako musika bidaian zehar bildutako jakituriaren eta eskarmentuaren uzta eta oparia.

Argitara emandako bigarren lan hau musika beltzaren onenean oinarritzen den edozein banda on baten berezko bilakaeraren emaitza da, lan heldua da, berezko jakituriaz, nortasunaz eta izaeraz ondua bera.

Jatorrizkoak dira abestiak, letrak oso zainduta daude, eta ez dute soilik rythm and bluesetik edaten; izan ere, Hurt-Cavaleiro bikoteak ondutako eta  "Rock Palace Studio" estudioetan grabatutako hamahiru gairen bidez, musika lurralde desberdinetara eramaten gaituzte, hirurogeigarren eta hirurogeita hamargarren urte hasierako denbora tartera, "Soulless Town" bezalako soul zapore gordinenetara, betiere "Set me free" pop, New Orleanseko "I´m in love with a man", "Requiem for a love" kutsu latino, "The sharpest knife" balada eta "River Jordan" bezalako Skaren oroitzapenak alde batera utzi gabe. Eta diskoko harribitxietako bat ahantzi gabe, bandak omenaldia egiten baitio generoko beste ikono bati, tamalez betirako utzi gintuen Amy Winehouseri.

Hori guzti hori Lucilleren ahots indartsuarekin interpretaturik, betiere talde sendoa duela lagun: Aldo Cavaleiro (baxua), Ritchie “the man” (gitarrak), Marcos Ortega (tronpeta), Diego Jiménez (saxo baritonoa), Guillaume Guinot (saxo tenorra), Bobby Lawrence (tronboia), Henar Rodriguez (teklatuak), Vanja Polacek (bateria), Alba Sánchez (koruak), Itxaso Satrústegui (koruak). Horiek guztiak dira, hain zuzen ere, eragin bikainen egiazko katalogo hau portu egokira eramaten jakin dutenak.

 

Denak galdua zirudienean, sugarrak ez dira itzali. Northern Exposure da horren erakusgarri. Hirira itzuli dira The Lucilles.

« Azaroa 2017 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930