Hemen zaude: Hasiera Agenda The Cinelli Brothers

The Cinelli Brothers

Zer
Noiz 2022/02/10
08:00 pm
Non Amorebieta, Zelaieta
Gertakaria egutegira gehitu vCal
iCal

 

 The Cinelli Brothers osorik Erresuma Batutik Euskal Herrira lehen aldiz. Taldearen sortzaileak Alessandro Cinelli bateriajolea eta Marco Cinelli gitarjolea, Europako soularen ahots onenetako bat izatea nahikoa ez eta Music Republic Magazinek EBko gitarjole onena izendatua 2018an. Eskutik ibiliko gaituzte biok Babe Please Set Your Alarm albumeko abestietan barrena. Horrekin lortu zuten bigarren postuan kokatzea IBBAren zerrendan (Independent Blues Broadcaster Association), bluesaren beren berengiko hedabideetan ere agertuz.

 

 The Cinelli Brothers 60ko eta 70eko urtealdietako Chicago Blues  eta Texan Bluesekiko miresmenetik jaiotako proiektua da, bi anaiek talde sugargarri bat osatzea erabaki zutenean, Chess, Stax eta Mowtown estiloko errepertorioa metaturik. Jokalekuan batzen dira baxuaz eta harmonikaz zein gitarraz Enzo Strano eta Tom Julian-Jones.

 

 Babe Please Set Your Alarm hau dute lehen albuma, Londresko Soup Studion grabatua. Biniloan eta digitalean kaleratu ziren zuzeneko kontzertuak gehi grabazio analogikoa 2018ko maiatzean. Ekainean, Irrati Bluesedatzaile Independenteen Elkarteak bigarren postuan kokatu zuen albuma. Maiz entzuten da Blues in Britain, Blues Matters, Classic Rock eta beste hainbatetan. Jatorrizko bederatzi konposiziok eta eztiki landutako hiru bertsiok osatzen dute lana: Don Covayren Chain of Fools, Back Door Man (Willie Dixonekiko atxikimendua) eta, azkenik, Prince's Kiss. Urteko gitarjolerik onena izendatu zuen Marco Cinelli Music Republic aldizkariak. Albumeko abestiak sei astez jarraian aurkeztu ditu David Kid Jensen esatari ospetsuak United DJs irratsaioan, eta hainbatetan aipatu du bikotea gogokoen daukan blues talde gisa.

 

 Blues, soul, RnB eta musikaren historian giltzarri diren soinuekiko miresmena partekatzen duten musikari sutsuen belaunaldiarentzat, eredugarria da Cinelli Brothers.

 

 

« Abuztua 2022 »
Abuztua
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031