Hemen zaude: Hasiera Agenda The CALIFORNIA-HONEYDROPS

The CALIFORNIA-HONEYDROPS

Zer
Noiz 2012/03/14
08:30 pm
Non Basauri, Social antzokia
Gertakaria egutegira gehitu vCal
iCal

The CALIFORNIA-HONEYDROPS

Lech Wierzynski -ahotsa, tronpeta eta gitarra

Doug Stuart – kontrabaxua

Johnny Bones – saxoak

Ben Malament – bateria, perkusioak

Charles Hickox – teklatuak

Bizkaia Blues-Jazz Zirkuitua

Oaklandeko (Kalifornia) taldeak musika amerikarraren sustraietara jotzen du, eta bere egiten ditu blues, soul, gospel, second line New Orleans Jazz eta rhythm&blues moldeak. Talde honen emanaldietan nahasi egiten dira erritmo eta musika tresna tradizionalak (ikuzteko ohola edo Soul Tub delakoa esate baterako, hari bakarreko kuboari loturiko haga, aspaldiko garaietan kontrabaxu modura erabilia) taldearen berezko musikarekin, ikus-entzuleak euren jarlekuetatik altxaraziz eta dantzaraziz.  2007ko azaroan osatua, The California Honeydrops taldea luze gabe egin zen ezagun AEBetako mendebaldeko kostaldeko blues berriaren esparruan. Taldearen hotsetan nabarmentzekoak dira ahots harmoniak, haize musika tresnen moldaketa dotoreak eta New Orleanseko sakonenean murgildutako sekzio erritmiko bikainak. Talde honek berehala lortu zuen San Frantziskoko Badia aldeko blues talde onenaren izena. AEBetan eta 2009. urtean zehar Soul Tub! lehenengo albuma aurkezteko bira egin ostean, Europan lehorreratu ziren Spreadin´ Honey lan berria zuzenean aurkezteko. Aurreneko bira eskaini eta gero, New Orleanseko kaleetako erritmoarekin eta alaitasunarekin itzultzen da The California Honeydrops taldea.

« Maiatza 2012 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031