Hemen zaude: Hasiera Agenda Sugar Daddy & The Cereal Killers

Sugar Daddy & The Cereal Killers

Zer
Noiz 2017/11/19
07:30 pm
Non Eibar, Portalea musika kluba
Gertakaria egutegira gehitu vCal
iCal

Sugar Daddy & The Cereal Killers

Milanon sortutako banda 2009an, Simone Caputoren eraginez (Sugar Daddy ezizena). Bluesaren esparruko musika proiektuetan ezagututako Francis Needham eta Roberto Boldi ditu laguntzaile baterian eta baxuan.

Banda hazi egin zen, konposizioei erritmo eta ozentasun handiagoa ematen dien haize-alor trinko eta dinamikoa erantsita. Luigi Napolitano, Roberto Dibitonto eta Cosimo Pignataro dira alor honetako musikariak, eta Alessio Pamovio pianista trebearen emanarekin biribiltzen da soinua.

Sugar Daddy & The Cereal Killersen ezaugarrietan da rhythm & blues, Jive, Boogie edo Rock & Roll bezalako estilo eta genero desberdinak hartzen dituen hots propio baten jabe izatea, bai konposizio berrietan zein  blues, soul eta swing-aren klasikoen aldaeretan. Muddy Waters, Little Richard, Ray Charles edo Luis Primaren mailako artistak dauzkate berekin zuzenko guztietan.

Suggar Daddy karismaduna buru dutela, eta bere estilo eta bere indar nabarmenei esker, banda honek lortu du leku bat hatzea Europako bluesaren jokalekuan. Egiten duten musikak berpiztu egiten digu, zuzeneko dinamiko eta elektrikoen bitartez, 40 eta 50eko urtealdietako kultura  afroamerikarraren aberatsa.

Kontzertuetan swinga eta boogie-woogiea bater uzten ez duen rhythm & bluesaren lokomotora bat dugu Sugar Daddy &The Cereal Killers. Berrogeiko hamarraldiko EEBBetara jauzi egitearen antzekoa da zazpi italiarrok bizian ikusi eta entzutea: dotorezia oholtza gainean eta izerdi tantak dantza plazan. Goi mailako Big Band klasiko bat!

 

« Azaroa 2017 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930