Hemen zaude: Hasiera Agenda STACIE COLLINS BAND

STACIE COLLINS BAND

Zer
Noiz 2017/07/21
10:00 pm
Non Bergara, Espoloia
Gertakaria egutegira gehitu vCal
iCal

Rock 'n' roll talde indartsuenetako batekin eta honky-tonk uluarekin, rockaren, bluesaren eta countryaren mugak esploratzen ditu Stacie Collinsek. Little Walter eta James Cotton bezalako Chicago Blueseko handien estiloko abeslari-musikagile eta aho soinulari aparta Collinsek bere lekua hartu du energia handiko kontzertuen munduan. Emakume abeslari gehienak ez bezalako konpositorea da, eta bere abesti guztiak ez daude maitasunaren eta larriminaren inguruan onduta.

Bizilekua Nashvillen (Tennessee) badu ere, errepideko borrokalaria da Stacie, ezin konta ahala ikuskizun eskaini ditu Estatu Batuetan eta Europan azken urteetan, eta "Stacie Collins" izeneko omenaldi talde bat sorrarazi du Japonian. Bidaiatzeaz gain, Staciek eta haren senar, idazle eta Al Collins (Jason & The Scorchers) taldeko kideak bost disko idatzi, grabatu eta kaleratu dituzte beren zigiluarekin.

Disko horiek orain dela hogei edo hogeita hamar urte argitaratu izan balira, 70. urteetako FM irratian ZZ Top eta The Rolling Stones taldeak entzun zitezkeen maila berean entzungo ziratekeen, aipatu talde horiek ere gaur egun entzuten baititugu Drive-By Truckers eta Blackberry Smoke rock talde garaikideekin batean.

« Iraila 2017 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930