Hemen zaude: Hasiera Agenda Shanna Waterstown

Shanna Waterstown

Zer
Noiz 2017/11/18
08:00 pm
Non Ermua, Lobiano
Gertakaria egutegira gehitu vCal
iCal

Shanna Waterstown iparramerikarra da Parisko bluesaren munduan ongien ezkutatu den altxorra. Estatu Batuetako hegoalde sakonean sortu zen Shanna. Eliza baptista txiki batean ebanjelioa abesten hazi zen, irratian eta etxean musika zabalduena "Motown Sounda", "Countrya" eta "Gospela"zenean. Shannaren gaztaroan eragin handia izan zuten estilo aberats eta ezberdin askok, eta 11 edo 12 urte zituenerako aurreneko konposizio eta sorkuntza lanak ondu zituen. 

Nekaezin ibili da Estatu Batuetan eta Europan, esate baterako Frantzia, Alemania, Suitza, Belgika, Italia, Austria, Polonia, Letonia eta beste herrialde batzuetan, baita klub eta jaialdi garrantzitsuetan ere. Horrenbestez, azken urteetan Europako blues abeslari handienetako bat bihurtu da, eta, batzuk aipatzearren, James Brown, Buddy Guy, Maceo Parker, Matt Bianco, Lousiana Red eta Mud Morganfield bezalako artistekin partekatu du agertokia.

2008an Shannak aurreneko aldiz gauzatu zituen grabazio batean –Inside my Blues–  berak sortutako abestiak, bluesaren munduan musikagile gisa bere arrastoa uzteko asmoarekin. Etenik izan ez zuen bira bat eskaini ondoren, 2017an bere bigarren lana aurkeztu du gai originalekin osatua.

 

Ez duzu zalantzarik izango Shanna Waterstownen kontzertu batean izaten bazara. Bere bandak lagunduta naturaren indarra da bera, bluesaren munduko front woman onenetakoa, eta Europako eszenan ibilbide zirraragarriena eta itxaropentsuena duen artista. Utz itzazue zeuen buruak ahots beroak, sentsualak, indartsuak eta benetakoak kulunkatzen.

« Azaroa 2017 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930