Hemen zaude: Hasiera Agenda NEVERMIND PEOPLE

NEVERMIND PEOPLE

 

Zer
Noiz 2010/08/26
08:00 pm
Non Donostia, Branka
Gertakaria egutegira gehitu vCal
iCal

Kurt Cobain-en kantuak jazzaren hizkuntzara ekarriak –Jazza eta  musika garaikidea

 

Nirvanaren Nevermind diskoak 90. urteetan markatutako garaian kokatzen da proposamen honen abiapuntua. Ainara Ortegaren ahotsa, Jorge Abadíasen gitarra, Aritz Luzuriagaren baxua eta Hasier Oleagaren bateria dira honen guztiaren hots elementuak. Jazzaren esparruan prestakuntza bikaina eta curriculum oparoa dituzten taldekide hauek edan ere dute beste herri musika batzuk isurtzen dituzten iturrietatik. Eta hori ezinbestekoa da taldearen proposamenaren araberako musika bere osotasunean hautemateko. Hauxe da eskarmentu handiko musikari hauen abiapuntua: Curt Cobainen musikatik abiaturik, egungo jazzaren eta musika garaikidearen espaziora garamatzaten aldaera pertsonalak eskaintzen dizkigute.

Disko berria aurkezten

« Otsaila 2012 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829