Hemen zaude: Hasiera Agenda Malacara & Wilson Band

Malacara & Wilson Band

Zer
Noiz 2017/10/13
11:30 pm
Non Barcelona, El Paraigua
Gertakaria egutegira gehitu vCal
iCal

Bartzelonako Alex Malacara abeslariak eta musikagileak eta Tony Wilson britainiar gitarra jotzaileak osatzen dute Malacara & Wilson Band. Bartzelona aldean oso ezagunak dira, 2013an "Blues vol. 1" eman baitzuten argitara, betiko bluesaren benetako katalogoa; lan horretan maisuki birsortzen dituzte eta omenaldia egiten diete generoko izar handiei. 2015ean beste bide bat hartu zuen bandak "Hopeless Blues" lanarekin, Mario Cobok (The Nu Niles, Loquillo, los Locos del Oeste) ekoitziriko "Cloaca" antzezlanerako soinu banda izan zen, eta bertan bandak zabaldu egin zuen bere esparru musikala askotariko estiloak eta joerak landuz, agerian geratzen hasi zen  taldearen musika sortzeko dohaina, betiere lehenengo diskoan jorratutako blues espiritua alde batera utzi gabe. 2016an "Fishbowl" EPa plazaratu zuten, lau abesti Malacararen sinadurarekin, "La Peixera" antzezlanerako soinu banda, orain aurkezten ari garen lanaren atarikoa.

Berriz ere Mario Cobo ekoizlearen eskutik bidean aurrera sustraien bila jarraitzen duen diskoa da "Summer Camp Blues". Urtetan zehar lan handia egin eta gero, Xavi Malacarak (ahotsa), Toni Wilsonek (gitarra), Salva "Jokerrek" (bateria) eta Maxi Moscardik (baxua) abesti sorta gogoangarri bat erregistratu dute disko honetan; musika eragin ezberdinak azaleratzen dituzte abestiek,  eta eskutik hartuta bidean aurrera jarraitzen dute jatorrizko konposizio guztiak apaintzen dituen poesia eta bluesaren klasikoei egin beharreko omenaldia batera hartuta.  

Bluesa jariatzen duen piano bat entzuten da "The Bride" gaian, baita Wilsonen gitarraren moldaketak eta doinuak ere, countryaren kutsuz beteak, eta horiek nahikoak dira Malacarak galdutako apustuei eta maitasun hauskorrei hitzak jarri baino lehen abesti handi baten aurrean gaudela jakiteko. "Rats" gaia countryaren moldeetara lerratzen da, eta "Black Swan" mugaldeko soinuak hogeigarren urteetako "Trouble in mind" blues klasikoari ematen dio bide, bandak shuffle moldean azkarki moldatua; gai honetan aipagarria da Wilsonen gitarraren country estiloko marka. "Almost blues" gaia Malacarak idatzia da, aparta da bandak eskaintzen duen giroa, blues iluna eta etsia. Eta gai horrek Bluesaren beste klasiko batera garamatza, "Highway 49" ezagunera, hori bai, Howling Wolfen irazkitik igarota, Wilsonen slide guitar lagun. Malacarak makurgune bat marrazten du abesti bakoitzean, istorio berri bat alde ilunetik ikusirik "Enemies" harribitxi txikian, hamaika ñabardura dituen "Summer Camp Blues" ezin sailkatuzko gaian eta betiko musikatik agian urrunen dagoen baina inolaz ere abesti aparta den "Fishbowl" gaian; abesti horiekin guztiekin bere unibertsoa sortzen du, unibertso zinematografikoa ia, soilik talde handi batek egin dezakeen moduan, bere soinuarekin, betiere iparramerikar musika tradizionalera eramaten gaituzten musika eta eragin ugariak sakonetik ezagutzen dituztela agerian utzirik. "Walking Blues" klasikoaren moldaketa batek ematen dio amaiera disko honi.

 Talde handi batek apailatutako abesti handien bilduma da "Summer Camp Blues". Betiko musikatik abiaturik bluestik, countrytik eta folketik edaten du. Abestiok galtzaileak eta bihotz minduak dituzte hizpide, leku orotara eta aldi berean inora ez daramaten amaierarik gabeko errepideak, poesia iluna, jaurtigai batean idatzitako izenak. Beren haziak munduaren beste aldetik iristen badira ere, "amerikarra" deitua baino askoz ere gehiago da Malacara & Wilson Band taldea.

« Urria 2017 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031