Hemen zaude: Hasiera Agenda Mainlander

Mainlander

Zer
Noiz 2022/05/28
10:00 pm
Non Azpeitia, San Agustin kulturgunea
Gertakaria egutegira gehitu vCal
iCal

 

Kontuz disko honekin. Bere pop-rock itxura atsegin, itsaskor eta familiarraren azpian basapiztia arriskutsu eta eder bat izkutatzen baita. Taldeari izena ematen dion Phillip Mainländer pentsalari alemaniar bikainak zioen moduan unibertsoaren sorrerak sufrimendua eragin zuen eta ez gara inoiz sufrimendu horretatik askatuko. Jaiotza eta heriotza etengabeak dira bizitzaren barnean. Sufrimendua, plazerra, edertasuna, soinua eta isiltasuna bata bestearen barnean bizi dira. Izatea eta ez-izatea bereizezinak dira. Pop doinu goxo baten baitan sufrimenduak lekua badu eta hartaz gozatzea ere badago. Edo, hobe esan, agian hori da benetan eta guztiz gozatzeko modua.

Hari horretatik tirata eta ausardia, zorroztasun eta sentsibilitate finez Mainlander taldeak estreinako disko txundigarria eskaini digu. Sufrimenduari bizkarra eman gabe, aurre egin eta bere doinu eta hitzak zizelkatzeko buztina bihurtu dute. Musikaren balio sakratua eta aintzineko tradizioekiko harremana aldarrikatuz, pop formatuak sarriegi eragiten duen anestesia eta autismo kulturala salatu eta baztertzen saiatu dira. Ondorioz, gutxien espero genuen tankera eta unean gure barneak bortizki astintzen dizkigu eta ezinezkoa zaigu azken notaraino atentzio osoa mantentzea.

Mikel Alberdiren eskutik datoz Mainlander diskoaren hitz latz bezain hunkigarriak, baina hortaz gain taldearen partaideen jatorriaz ezer gutxi dakigu. Azpeitiarrak dira eta Mondocane, Jo!, 12 Tribu edota Elvisabuelo moduko taldeetan aritutakoak dira. Ez dago aurrekaririk eta agian jarraipenik ere ez da izango. Nork daki? Ez dugu datu gehiagorik behar. Agian hobe da honela izatea eta diskoan ezer jakin gabe murgiltzea. Ausardiak oparia dakar beti.

« Abuztua 2022 »
Abuztua
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031