Hemen zaude: Hasiera Agenda Koko-Jean & The Tonics

Koko-Jean & The Tonics

Zer
Noiz 2021/11/27
08:00 pm
Non SORALUZE, Herriko Antzokia
Gertakaria egutegira gehitu vCal
iCal

 

Blues Hotsak 2021

 

         KOKO-JEAN & THE TONICS

Groove eta Soul leherketa

 

 

 

Koko-Jean & The Tonics-ek musikalki desberdinak diren lau munduren onentsuena proposatzen digu soul, erritmo eta groovez betetako eztanda bakarrean. Bartzelonan bizi den abeslari afro-katalan honek hankaz gora jarri zuen Bartzelonako soul eta rythm & blues eszena duela urte batzuk, The Tonics taldearekin abentura berri bila abiatuta (Anton Jarl, Victor Puertas eta Bartzelonako eszenetan dabiltzan musikarien artean kritikak txalotuenetako Dani Baraldes).

 Front-woman gisa, oholtzen zurrunbilo, Miss Koko-Jean Davis daukagu (The Excitements taldeko abeslari ohia). Emakume honek era berean hunki gaitzake baladaz edo bluesaren gordintasunaz, berdin dio, bere rock & roll eta soularekin segundo batzuen lana izaten du tenperatura goititzea.

 Baterian Anton Jarl daukagu (Los Mambo Jambo, Rambalaya, Flamingo Tours). Denok ezagutzen dugun piztia da, beat bakoitzean indartuagotzen du bere estilo dotore eta rockanroltsua.

Dani Patillas Baraldes gitarrajole kamaleonikoa da, gitarra kolpe bakoitzean dardarazten gaitu. Oso litekeena da Los Mambo Jambo taldearekin edo Dani Nel, La Banda del Zoco, Macaco, Jarabe de Palo edo Rulo eta La Contrabanda bezalako talde emankorrekin entzun izana urtez urte.

 Azkenik, Hammond-aren jabe daukagu Vitor Puertas, Katalunian eta bere mugetatik kanpo ere bluesman eta harmonikajole ospetsua. Funtsezko piezak dira multzo honetan bere swinga eta bere groovea. Bluesa jotzen ikusten ahal dugu Suitcase Brothers, Big Mama Montse, Vermut Timerekin eta nazioarteko beste artista ugarirekin.

Koko-Jean & The Tonics honek 2020ko otsailean egin zuen debuta diskografian Dani Nelek ekoitzitako Hairwhip LHrekin, eta 2021eko urrian Shaken & Stirred aurkeztekoak dira, soul, blues eta rock &  roll dosi handiak biltzen dituen estreinako diskoa, New Orleanseko espiritu musikalean bildua. Alegia, Koko-Jean & The Tonics puri-purian.

« Abendua 2021 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031