Hemen zaude: Hasiera Agenda Julian Maeso

Julian Maeso

Zer
Noiz 2017/12/15
07:30 pm
Non Eibar, Portalea
Gertakaria egutegira gehitu vCal
iCal

JULIAN MAESO

ROCKAREN AMORRATU BATEN SEN BASATIA

Orojole eta konpositore, bere talentua berresten du hots berriak ekarriz Somewhere Somehow hirugarren albumarekin.

 

  The Sunday Drivers bezalako rock eta musika beltzeko bandekin  zaildua estatuko oholtzetan barrena, hots eta abesti sortzaile aipatua dugu Julian Maeso. Ezagutza zuzena eta sakona du rockean batzen diren genero desberdinez, eta horretatik dator tresnalaria konpositore bihurtzea, 2012an Dreams are gone argitaratu zuenean, bakarkako debuta: kantari, konpositore eta jotzaile agertu zitzaigun era zaharrean grabatutako kalitate handiko disko batekin, garapen luzeko abestiak zekartzana. Hartantxe nabari ziren bere karreraren oinarriak, The Band, Cream, alt country, blues-rock, soul, Bob Dylan, Van Morrison, Stills, Nahs & Youngen oihartzunekin.

  Sormena, arnasa eta askatasuna dira bere lehen diskoan bildutako abestien ezaugarriak, eta nola ez, Maeso guztizko musikari gisa: ahotsa, Hammond organoa, gitarra elektrikoak eta akustikoak, baxua, jazpana, Mellotron, Wurlitzer, pianoa, ukelelea, ahosoinua, melodika...

   Estiloen uztarketak eskaini zizkigun bigarren albumean ere, One way ticket to Saturn (2014). Hartan, harrigarrizko indarrez, hirurogeita hamarreko urtealdian funkak eta rockak hedatzen zuten baikortasunak hartzen du lehen bluesaren nostalgiak bere zeukan eremua. Berriki publikatutako Somewhere Somehow diskoan, berriz, Maesok zainik basatienetik atera ditu indarrak rockaren amorratu gisa, su eta keak ari zaigula abesti guztietan. Desberdinak dira abestiak, desberdinak dira hasierak eta amaierak, eta entzulea bidaia baten protagonista bilakatzen da partida non den dakiela agian, baina sekula ez arribada.

  Maesoren musikaren funtsak hirurogeita hamarreko urtealdiko soulean eta rockean daude, baina funka, countrya eta jazza ere kontuan hartuz. Lelo perfektuaren bila beti, magia tantak eskaintzen dizkigu sintetizadoreak eta doinu bereziak tarteko.

   Orojole izateaz gainera, Julian Maeso espezialistarik onenetakoa dugu Hammond organoan, eta M-Clan edo Quique Gonzalez bezalako artistekin ibilia da jiratan. Souleko divek ere aldean eduki dute teklista, hala nola Irma Thomasek, Betty Harrisek edo Martha Gighek. Eta Julian Maesok barruan daukan aniztasuna ulertzeko, esan dezagun Jakob Dylan, Paul Beller, The James Taylor Quartet, Maceo Parker edo Neneh Charryren teloneroa izan dela...

 

 

« Urtarrila 2018 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031