Hemen zaude: Hasiera Agenda Joseba Tapia eta Besamotzak

Joseba Tapia eta Besamotzak

Zer
Noiz 2017/11/16
08:00 pm
Non Iruñea, Garazi
Gertakaria egutegira gehitu vCal
iCal

Trikitilari edo soinu jole jantzia estuegia zaio Joseba Tapiari. Hala izan da musika egiten hasi zenetik. Jakina da etxetik dakarrela musika Tapiak, haren DNAn daude txertatuta trikitixa eta kantua, baina baita rocka eta gitarra ere. 80ko hamarkadaren erdialdean diskoak argitaratzen hasi zenetik gaurdaino, musika ausarki egin du eta egiten du. Batere beldurrik gabe, harritzeko modukoa den naturaltasun berezi batekin.

 

« Azaroa 2017 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930