Hemen zaude: Hasiera Agenda Jimmy Barnatan & The Cocooners

Jimmy Barnatan & The Cocooners

Zer
Noiz 2017/04/23
07:30 pm
Non Eibar, Portalea
Gertakaria egutegira gehitu vCal
iCal

Showak ez du etenik izan behar, eta Rock and Rollak, musikaren adierarik hertsienetik harago, ikuskizunaren eta entretenimenduaren sinonimo behar luke beti. Ihes egiteko eta erantzuteko ahalmena duen tresna behar luke, jarrera eta errebeldia behar luke joerak eta modak alde batera utzirik, muturrera eramandako bizimodua behar luke merkataritza eta politikoki zuzena diren kontuez harago. Eta Barnatán aldakorrak eta balioanitzak bere bosgarren eta azken lan honetan bide horretatik jarraitzen du eten gabe, bere ikonografiari leial eta azken urteetan ikasitako guztiari jarraiki, betiko amerikar musikaren eraginak eta zatiak bilduz argi eta garbi utziz ez dagoela musikarik ikuskizunik gabe ez eta ikuskizunik musikarik gabe.

 Eszenaratze interesgarri eta ustez oso zirraragarri bat izatetik harago, musikaren ikuspegitik zehaztasun osoz kalkulatutako lana da "Bourbon Church" Barnatánek berak eta Sergio Gonzálezek konposizioan osatzen duten tandemari esker, ohi bezala The Cocooners taldeko kideak lagun, Rubén Rodríguez baterian eta Dani Simons baxuan. Berriz ere, jatorriko musikatik abiatzen dira beren kontzeptu besterenezinak sortzeko, hasiera-hasieratik gospelak aberasturik The Cocoonettes taldearen ekarpenarekin (Xenia San Jose, Carol Martin, Mabel Sierra, Mara Mena, Isabel Palacios, Berta López eta Lara Rodríguez).

Javier López Jatok (“Javeta”) grabatua da Vu meter estudioetan. Funkaren eta Rockaren erdibidean ibiltzen da taldea “Living on the Highway” gaian, eta jarraian rock sendoenera egiten du “Blah, Blah, Blah” abestian, betiere The Cocoonettes taldeak babesturik. Barnatánen ahozko pasarte berezia nagusitzen da tarteko denboran, eta “Like the grown needs the rain” gaia berrogeita hamargarren urteei eta bluesari egiten zaien omenaldi bihurtzen da Sergio Gonzálezen gitarrari esker.  “Strange fly of the bird” abestiak, Bossa estiloan, inflexio puntu bat marrazten du grabazio honetan soilik taldearen musika eremu zabala handiago bihurtzeko; berriz ere, aipagarria Barnatánen ahotsaren ekarpena.

 Printzipioen adierazpen hutsa da "Bourbon Church", laburbildu egiten du lan honen kontzeptua: funketik igaro eta, Barnatán erreberendoaren eskutik eta The Cocoonettes taldearen azken txanpa biziaren eskutik, zeremonia gospel bilakatzen da liturgia. “Oceans of Caresses” gaiak lasaialdi bat dakarkigu popera hurbiltzen den estiloaren ildotik, segur asko disko honetako pieza eklektikoenetako bat izango da. "In Memorian" harribitxiak agerian uzten digu nola idatzi behar den rock balada bat, ederra da letra, emozioz betea, bizia, eta zirraragarria errepika. Taldearen aldakortasunak berriz eramaten gaitu amerikar musikara “I´m alone” gaiaren bidez, kasu honetan Mendebaldeko Country musikan inspiratuta. Jarraian "Rocking & Swimming & Rocking on", Blusaren bidean egindako beste urrats bat, shuffle ukituekin, ezin bestela izan zitekeen bezala Sergio Gonzálezen gitarra ezin biziagoaren eta bateria indartsuaren bidez mihiztatua eta berriz ere The Cocoonettes taldeak gospelaren zerura eramana. “Back way home” gai biziak eta sailkatu ezinak eta “Distance with your lies” hipnotizatzaileak ematen diote amaiera "Bourbon Church" diskoari.

Showak Barnatán erreberendoaren eskutik helduta jarraitzen du aitzina. Musika eta entretenimendua, jarrera bat merkataritzatik edo besterik gabe zuzena denetik harago. Bere ikonografiari leial, berriz ere utzi du agerian ez dagoela musikarik gabeko ikuskizun txukunik. Oraingo honetan “Bourbon Church” izena du benetako ikuskizunak.

 

« Maiatza 2017 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031