Hemen zaude: Hasiera Agenda El Twanguero

El Twanguero

Zer
Noiz 2018/01/07
07:30 pm
Non Eibar, Portalea
Gertakaria egutegira gehitu vCal
iCal

Artista handienetakoa dugu EL TWANGUERO agertoki latinoan. Bere estiloa oso ezagun bihurtu da nazioartean espainiar gitarraren, amerikar folkaren, flamenkoaren eta tangoaren artean dabilen Twang soinu bereziagatik eta fingerpiecking delakoa ezin hobe menderatzeagatik. Bost disko ditu argitaratu ditu orain arte –Octopus, Twanguero, The Brooklyn Session, Argentina Songbook eta Pachuco–, eta sari asko irabazi ditu, tartean Goya bat eta bi Latin Grammy.

Andrés Calamaro, Santiago Auserón, Diego El Cigala, Juanes, Wyclef Jean, Jaime Urrutia, Fito Páez, Enrique Bunbury, Ely Guerra, Raphael, Camilo Sesto, Ana Torroja, José María Cano, Yerbabuena, Adriana Varela eta Diego Torres bezalako artista handiekin batean jo eta grabatu du, eta hamaika ekoizpen lanetan esku hartu du Espainiako, Argentinako, Estatu Batuetako eta Mexikoko TBetarako, eta Zinemetarako Jatorrizko Soundtrak ontzeko.

Askoren arabera munduko gitarra jotzaile onenetakoa izanik, era guztietako ikus-entzuleak biltzen ditu El Twanguerok, nola gitarra zale porrokatuak hala erritmo eta jostaketa zale porrokatuak.

 

“Musikaren bihotzerako bidaia da El Twanguero…” _Rolling Stone Magazine_


“Gitarraren maisua…” _Gabriel García Márquez_


“Sua jaurtitzen duen gitarraren heroia da El Twanguero” _The Georgia Straight_

 

CURRICULUMA

VALENTZIA. 6 urte zituenean hasi zen El Twanguero Valentziako musika Kontserbatorioan eskolak jasotzen Andrés Segoviaren ikasle izandako José Lázaro Villenaren eskutik. 13 urte zituenean osatu zuen bere aurreneko rock taldea, eta 16 urterekin Rock 'n' Bordes taldeko kide bihurtu eta 3 urtez ibili zen Europan barrena jotzen. Era berean, penintsulan Western-Swing eta Ragtime estiloetan aitzindari izandako Gallopin' Guitars taldea osatu zuen. MADRIL, KARRERA BAKARLARI GISA. 20 urte zituenean Madrilera aldatu  zen eta hiriburuko musikari oparoenetako bat bihurtu zen luze gabe. Garai hartan kontzertu ugari eskaintzeaz gain, egile ezagun askorekin grabatu zuen, besteak beste, Merche Corisco, Nacho Campillo, Jaime Urrutia, Manolo Tena, Los Chunguitos, Tam Tam Go, Raphael, Sergio Dalma, Guerrilla Gorila, Santiago Auserón, Andrés Calamaro eta Pumpin' Dolls taldearekin.

 

"Octopus". 2005ean hasi zen El Twanguero bere ibilbidea bakarlari gisa egiten, eta aurreneko diskoa plazaratu zuen, OCTOPUS. Hedabide espezializatuen aldetik ezin kritika hobeak jaso zituen.

“Twanguero”.  2008an argitaratu zuen bigarren diskoa, Twanguero. Madrilgo Clamores Aretoan, New Yorkeko The Living Room klubean eta Buenos Airesko Boris klubean aurkeztu zuen diskoa. Ondoren hainbat agertokitan eta jaialditan jardun zuen Diego Garcíak.  

2010eko Goya Saria. Espainiar zuzendari Rodrigo Cortésen "Buried" (Lurperatua) filmaren soinu banda ontzeagatik.

DENBORALDIAK NEW YORK HIRIAN. 2006. urtean New Yorkera bidaiatu zen El Twanguero, eta berehala bildu zen New Yorkeko underground mundura. Hiri hartan Diego García Trio hirukotea osatu zuen Tony Mason (Norah Jones, Bo Diddley eta Steve Cropper-en bateria jotazilea) eta Nick D'Amato (Lizz Wright eta Poppa Chubby taldeetako kontrabaxu jotzailea) musikariekin, eta New York eta New Jersey osoan ibili ziren beren lanen berri ematen. Talde horrekin grabatu zuen hirugarren albuma, The Brooklyn Session. Disko horrek kritika bikainak jaso zituen nazioarte mailan, eta Revés  aldizkari mexikarrak Espainian 2011n argitaratutako diskoen artean 9. onena aukeratu zuen.

FLAMENKOA MADRILEN. 2012ko urrian Diego El Cigala abeslari flamenkoaren "Sintiendo América" birako artista gonbidatua izan zen. Mugarria izan zen, gitarra elektrikoaren eta flamenkoaren arteko uztartze guztiz berritzailea izan zelako. Bira oso arrakastatsua izan zen ikus-entzuleen eta kritikaren aldetik. El Twanguero goraipatu egin zuten prentsan, eta Bebo Valdések 10 urte lehenago eragindako fenomenoarekin alderatu zuten. 2013ko apirilean Diego El Cigalaren Romance de la Luna Tucumana diskoa plazaratu zuten, El Twanguero protagonistakidea eta ekoizlea izan zen, eta mundu mailako bira bati eman zioten hasiera diskoa ezagutarazteko. Disko honetan egin zuen lanari esker jaso zuen, Diego El Cigalarekin batean, 2013ko Latin Grammy sari bat.

Buenos Aires hartu zuen bizilekua, eta Twang elektrikoaren menera argentinar Tangoa, Rocka eta Folklorea interpretatzeko urratsak egin zituen. Laugarren diskoa grabatu zuen lehen mailako musikariek lagunduta, Argentina Songbook. Disko horretan besteak beste El Twanguero, Enrique Bunbury, Diego El Cigala, Andrés Calamaro, Ely Guerra eta Fito Páez artisten ahotsak entzun ditzakegu.

Une honetan labetik atera berri duen azken lana, Pachuco, ari da han eta hemen aurkezten. Disko horrek era guztietako erritmoak biltzen ditu, baina batik bat molde latinoak.

 

Egun, Los Angelesen bizi da eta bertatik bideratzen ditu bere egitasmo musikalak.

« Urtarrila 2018 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031