Kontzertuak kargatzen

« Kontzertuak guztiak

  • Kontzertua hau amaitu da.

DEPEDRO Sarrerak agortuta

24 azaroa, 2023|8:00 pm-11:00 pm

BLUES HOTSAK programa

izen ezaguna hauxe blues eta rock espainiarraren jarraitzaileentzat, Vacazul, 3000 Hombres edo Amparanoiako bandetan ibilia, Calexico taldeko gitarrajolea eta grabazio ugaritan aritua saioko musikari zein ekoizle gisa. Jairo Zavalak urte mordoxka darama musikaren kontu honetan, baina 2008 arte ez zen bakarkako ibilbidean abiatu. Orduan argitaratu zituen DEPEDRO proiektua eta izen bereko diskoa, Calexicoren euskarri musikalarekin grabatua Estatu Batuetan. Atximur latindar, mugatar eta bilauez osatutako albuma berau, aurreneko entzunaldian barneratzen diren abesti onez josia. Estreinaldiko album honen arrakastaren ondoren “Nubes de Papel” kaleratu zuen, Tucsonen Wavelab estudioen eta Madrilgo Pukalpa taldearen artean grabatutako albuma luxuzko kolaborazioekin. Joey Burns, John Convertino, Jacob Valenzuela eta Vetusta Morlarenak besteak beste.  Abesti jantziagoak, jasoagoak, hausnartuagoak, xehetasun nimiñoeneraino zainduak. “Nubes de papel” lanak azken urteetako indie esparruko artistarik interesgarrienetan sendotzen du Jairo Zavala. Mugatar  kutsua galdu gabe, beatles aireak edo The Velvet Underground-en “What goes on”  abestiaren gospel bertsioa entzun ditzakegu.

Ordutik hona, Depedro proiektuak Latinoamerikako, Afrikako, Mediterraneoko edo Estatu Batuetako eragin musikal, estetiko eta kulturalak eskaini dizkigu, zortzi disko luze, hainbat eps eta single biltzen dituen ibilbide batean, dokumental bat eta guzti. Bere musikak munduan zehar eraman du, Estatu Batuetan, Mexikon, Argentinan, Erdialdeko Amerikan, Brasilen, Australian, Zeelanda Berrian, Txinan, Afrikan, Europa osoan eta Errusian zehar birak eginez. Bere diskoak hogeita hamar herrialdetan baino gehiagotan argitaratu dira.  Hizkuntza eta kultura desberdinetako musikariekin kolaboratzen du, eta hori dugu artistaren nortasun-zigiluetako bat.

Depedrok Soraluzen amaituko ditu “Máquina de Piedad” (2021) azken diskoaren bira eta “Antes de que Oscurezca”ren (2022) zuzenekoa, sei hilabeteko geldialdia egin aurretik 2024ko martxoan disko berria editatu arte. Kontzertu honetan hamabost urteko ibilbidearen eta zazpi diskoren errepasoa egingo du, formatu intimoan eta akustikoan, gitarra eta ahotsa dituela isiltasuna emozioz betetzeko.

Xehetasunak

Data:
24 azaroa, 2023
Ordua:
8:00 pm-11:00 pm

Egoitza

Soraluze, Herriko Antzokia
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com