Hemen zaude: Hasiera Agenda AWEK Blues Band

AWEK Blues Band

Zer
Noiz 2018/01/20
08:00 pm
Non Ermua, Lobiano
Gertakaria egutegira gehitu vCal
iCal

AWEK, jokaleku frantsesetan zaildutako lau musikari. Bizigogoz eta zinezkotasunez gainezka, Frantziako blues talderik nagusienetako bat dugu banda hau, eta genero honen arlo guztiak landu ditu, Chicago bluesetik hasi eta Texaseko kutsuraino, maisuki nahasiz souflea eta swinga.

Bederatzi album eta hemezortzi urte eskarmetu, Awek hauek Atlantikoaz haraindiko kolegen indarra eta heldutasuna dakarte. Koktel txinpartatsua, klasikotasuna eta berezkotasuna nahaste.

Europan barrena ez ezik, Awekekoek Ipar Ametiketako leku ugaritan jo dute, Austingo Antone’s-en eta Montreal Jazz Fesrivalean besteak beste. Finalistak izan genituen International Blues Challenge-n. Eta 2011n Stephane Bertolinok armonika onenaren saria jaso zuen. BB King-en telonero ere jardun dute, eta urteko bandarik onena izendatu zuten Cognac Blues Festivalen. Hainbat artista ezagunekin jo izan dute, Mark Hummel, Little Charlie Baty, Kid Andersen, Fred Kaplan, Derek O Brien, Kaz Kazanoff, Bob Welsh eta Nick Connelyrekin, batzuk aipatzearren. Orain hamargarren diskoa prestatzen ari dira.

 

 

« Urtarrila 2018 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031