Hemen zaude: Hasiera Agenda ARIMA SOUL

ARIMA SOUL

Zer
Noiz 2022/07/08
10:00 pm
Non Bergara, Espoloia
Gertakaria egutegira gehitu vCal
iCal

 

BERUMUGA musika zikloa

ARIMA SOUL  (Euskal Herria)

Soul, Funk, Jazz-Groove


Mikel Makala (baxua) eta Lidia Insausti (ahotsa) sortutako Soul musika proiektu berria dugu, geroago Paul San Martin (teklatuak) eta Gorka Gaztanbide (bateria) gehitu zirelarik.

60 eta 70 hamarkadako Rhythm & Blues, Soul, Funk, Groove eta Jazz taldeen eragin argiarekin, baina baita estilo horietako korronte garaikideenari begira, hau da Neo-Soula.

Zuzenekoetan, euskaraz abestutako abesti propioak jotzeaz gain, Soul estiloaren zenbait adierazleren bertsioak interpretatzen dituzte: Etta James, Curtis Mayfield, Marie «Queenie» Lyons, Gil Scott-Heron, …

2020.ko udan Fredi Pelaezen Pottoko estudioan 5 kantu orijinalez osoturiko EP bat grabatzen du.

2021aren hasieran, “Enlace Funk 2020” sarietan “Talde Berri Onena” sailean finalistak izan ziren. Eta 2021eko udan, 7′ binilozko single bat argitaratzen dute Madrilgo Enlace Funk aldizkariaren zigiluan, momentuz kritika onak jasotzen ari dena.

Orain arte dozena bat kontzertu pasatxo eman dituzte gure geografian zehar, areto eta festibaletan eta aurten argitaratuko dute disko berria.

« Abuztua 2022 »
Abuztua
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031