Kontzertuak kargatzen

« Kontzertuak guztiak

  • Kontzertua hau amaitu da.

Polito Ibañez

16 abendua, 2023|7:00 pm-9:30 pm

5€

Polito Ibañez Kubako Cienfuegos probintzian jaio zen 1965eko martxoaren 29an. Novísima Trova esan zaien azken urteetako belaunaldien arteko trobadorerik nabarmenetako bat da. Goi Mailako Arte Institutuan Emanaldi espezialitatean graduatutakoan hasi zen abestiak sortzen, eta berehala egin zuen gora konpositore eta interprete gisa erakutsi zuen kalitateagatik. 80ko hamarkadaren amaierako eta 90ekoaren erdialdeko musikazale giroan Rodasko Kolosoa ezizena erantsi zioten kantautore honen sona egundaino iraun du. Gai sozial eta politiko polemikoengatik nabarmentzen da, eta horregatik dute estimatzen urte historiko horietako pentsamoldea irauli nahi izan zuten jarraitzaile ugarik. Kezkati, ukatzaile, zalantzati, kritiko, ikaslea zenetik gaurdaino bere herrialdeko errealitate nazionalaren sortzaile eta partaide izanik, pentsatzera ohitu gaitu bere letrekin eta bere musikekin Kubako Kantu Berria deiturikoaren barruan horizonte berrien bila zebiltzanen gustuekin eta bihotzekin bat eginez.

 

Hegaldi poetiko altukoak eta bilaketa berritzaile bizikoak dira 1993an PM Record zigiluarekin grabatutako Recuento bere lehen diskoa, 1999an atera zuen Para no Pensar eta 2003an Unicornio zigiluaren aterpean kaleratutako Axilas, fusio-musika baten baldintzak betetzen dituzten hainbat forma zuhurtziaz eta egoki  uztarturik.

 

Italian Art Music diskoetxearekin 2011n grabatutako Sombras amarillas albumean Polito Ibañez sendoago eta helduagoa agertu zen, musika-lan fin baten proposamenekin. Disko horren ondotik kantautore honek egindako lan berezienetako bat etorri zen, Ante tus ojos diskoa, 2012koa, noizbait Colibri disketxearen bidez gauzatu ahal izan zuen bere xede zaharra: poeta kubatar garaikideen poemak musikatzea. Autorearen beraren moldaketak eta orkestratze sinfonikorakoak dituen disko hau Habanako ABDALA estudioetan grabatu zen, Kubako Orkestra Sinfonikoa Perez Mesa maisuaren zuzendaritzapean zela. 2013an Biss Music diskoetxearekin grabatutako De las manos y los pies izeneko bere seigarren diskoaren grabazioa amaitu zuen, Trova-Pop-Rock kategorian izendatua 2015ean Cuba Disco-rako.

 

Polito Ibañez hainbat oholtza garrantzitsutan azaldu zaigu, mundu mailako artistekin partekatuz: Chucho Valdez, Silvio Rodriguez, Joaquin Sabina, Victor Víctor, Fito Paez, Omara Portuondo, Celtas Cortos, Pedro Guerra, Pancho Cespedes, Cigala, etab.

 

Cuba Disco 2001 saria eskuratu zuen Rock Musika eta Musika Ekoizpena kategorietan Unicornio zigiluan publikatutako Para no Pensar CDarekin, eta 2011n Pop-Rocken CD onenaren saria eskuratu zuen berriro, Sombras Amarillas albumarekin, Bis Music-ek lizentziatuta.

 

Nazioko eta nazioarteko konpilazioetan sartu dira Polito Ibañezen gaiak. Filmetarako konposatu ditu, besteak beste Fangio, piloto argentinarraren bizitza eta obrari buruzkoa; Barrio Cuba, Humberto Solas zinemagile kubatarrarena; Fabula, Lester Hamletena; Se vende, Jorge Perugorria aktore eta zinema zuzendari kubatarrarena. Telesailetarako musika ere konposatu du, Rudy Mora TVko zuzendariaren Doble Juego, eleberriak, antzerki-ikuskizunak, etab.

Hainbat herrialdetan  eman ditu kontzertuak: Trinidad & Tobago, Argentina, Venezuela, Euskal Herria, Espainia, Frantzia, Holanda, Mexiko, Costa Rica, Italia, Dominikar Errepublika, Panama, Kolonbia, Italia, Nikaragua, Guatemala, USA, Suitza, Portugal.

 

 

DISKOGRAFIA

 

Recuento 1993. Zigilua: PM Record

Para no pensar. 1999. Zigilua: Unicornio. Producciones ABDALA

Axilas: 2003. Zigilua: Unicornio. Producciones ABDALA

Sombras Amarillas 2010. Zigilua: Biss Music, Art Music zigilu italiarraren lizentziapean.

Ante tus ojos 2014. Zigilua: Colibrí

De las manos y los pies. 2014. Zigilua: Biss Music

Xehetasunak

Data:
16 abendua, 2023
Ordua:
7:00 pm-9:30 pm
Prezioa:
5€

Antolatzailea

Soraluzeko udala

Egoitza

Soraluze, Herri antzokia
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com