AMAR SUNDY bluesman afrikarra Bizkaiko Jazz-Blues Zizukuituan

11 urtarrila, 2009

AMAR SUNDY Blues Band
Amar Sundy gitarra, ahotsa Gaby Jogeix gitarrak
Antoine Vierny baxua Lauren Stradman bateria
EMANALDIAK:
BASAURI, urtarrilak 14, asteazkena. – Ibaigane kultur etxea. 19:30
ZORNOTZA, urtarrilak 15, osteguna. – Zelaieta zentroa. 20:30
LEIOA , urtarrilak 16, ostirala. – Kafe Ambigú-Kultur Leioa. 22:00
ERMUA, urtarrilak 17, larunbata. – Lobiano kulturgunea 20:00

Aljeriako Sahara aldean sortua (Hoggar), tuarega da Amar Sundy.
Parisen hazi zen, Frantzian. Gazte zenean Aljeriara itzuli zen bere
sustraien bila. Aljerian ikasi zuen gitarra jotzen. Urte batzuk geroago
Parisa itzuli zenean, “Bluesak” deskubritu zituen, eta geroago
Chicagora joan zen hiri hartan eta urte batzuetan Otis Rush eta James
Cotton bezalako artistekin jotzeko. Berriro ere Europara itzuli zen BB
& Albert King taldearekin bira batean, eta geroago bere talde
propioa osatu zuen bere konposizioak interpretatzeko.
1990. urtean kaleratu zuen bere lehenengo albuma,
“Hoggar-Chicago-Paris”, estudioan zuzenean grabatua, frantsesez,
ingelesez eta tuaregez. 3 urte iraun zuen bira batean jardun zuen
Europako jaialdi garrantzitsuenetan, eta Albert King, Van Morrison,
Robert Plant eta Khaled bezalako artista handiekin partekatu zituen
oholtzak. 1998an, “Hombre Bleu” esperimentatzen eta bilatzen bost urte
eman eta gero, Chicagoko Bluesa eta erritmo bereberra uztartzean
oinarritutako musika molde berria eskaini zuen. CD hau osatzeko xedean
baliatutako taldea bihurtu zen “Amar Sundy Band”. 2000. urtean kaleratu
zen “Live and Blues” aurreneko zuzeneko albuma. 2004. urtean eta
Dixiefrog zigiluarekin “Najma” lana kaleratu zuen eta formen alkimista
honen heldutasuna agerian geratu zen, behin betiko estilo berezkoranzko
bide luzeari ateak irekiz, talentu berezia erakutsiz.
2006an Putumayo zigiluak, bere “Mundu osoko bluesa” bilduman, Sundyren gai bat argitaratu zuen eta 60 herrialdetan banatu.
Egun, hurrengo lana ari da prestatzen Tino Gonzales gitarra jotzaile
iparramerikarrarekin batera. Lan hau 2009an argitaratuko dute.
Zuzenekoetan bere musika berezia aurkezten du, Chicagoko Bluesaren eta erritmo bereberraren arteko nahasketa.

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com