EUSKARAZ · ESPAŅOL · FRANĮAIS · ENGLISH



ARTISTAK

ALBISTEAK

KONTZERTUAK

KONTRATAZIOA

DISKOETXEA

DENDA


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Harpidetu boletinera


Itzuli albisteetara
2008-04-03 / 16:02
TXUMA MURUGARREN : MARJINALIA han hemenka

Aurreko diskoetan ez bezala, ez dago soinua definitzen duen ildo nagusi bat, aitzitik, kantu bakoitza janzteko egindako hautuan datza diskoaren berezitasunetako bat. Horregatik da, esaterako, inoiz baino lirikoen agertzen zaigula Txuma Murugarren bere kantuetan, baita ere besteei lapurtako testuetan (Xabi Borda, Angel Erro...). Istorio adina soinuk osatzen dute Marjinalia. Eta hori erakusteko kontzertuz bete dauka agenda . Ostirala 4 Donostian eta larunbata 5ean Azkoitian hasita

E:\TALDEAK\ARGAZKIWEB\Azkoitia\kartela02.gif


2000. urtearen atarian bakarkako lehen diskoan hezurdura ipini ondotik, bere kantagintzaren gorputza osatzen, haren forma bihurritzen, adarrak eransten, azala eraldatzen aritu da Txuma Murugarren hurrengo lan bakoitzean. Eskema eta estetika finkoetatik ihesiz, etengabeko metamorfosian dagoen sorkuntzaren alde egin du Sasoi Ilunak taldeko abeslari ohiak. Bide horri uko egin gabe, MARJINALIA, bere bosgarren diskoa, orain arteko bilakaera horren sintesi gisa uler daiteke, bertan batzen baitira giro ilun eta dekadenteen zalea den Murugarren, kabareteko eta Europako ekialdeko ijitoen musikak liluraturikoa, pop kantu egile petoa, gitarra eta ahots soilarekin hunkitzea lortzen duen kantaria… Baina Txuma Murugarrenen ibilbidea jarraitu duenak badaki soinuari ertzak bilatzeko haren kemena, eta bere azken kantuek ere badute hortik.

ARTISTAK
· ASSTRIO
· ATERKINGS
· BIDE ERTZEAN
· BOSGARREN HARIA
· CONXITA
· FASTFATUM
· GABY JOGEIX
· HOTSAK DANTZAN
· IŅAKI SALVADOR
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSEBA TAPIA
· JOSERRA SENPERENA
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MIKEL URDANGARIN
· MORAU
· ŅACO GOŅI
· PETTI
· RAFA RUEDA
· ROGELIO BOTANZ
· SEŅOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· STAY BLUES
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THUNDER EXPRESS
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· PEOPLE ARE MACHINES
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Euskal Herria) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

ES EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du