EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTAK

ALBISTEAK

KONTZERTUAK

KONTRATAZIOA

DISKOETXEA

DENDA


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Harpidetu boletinera


Itzuli albisteetara
2008-02-08 / 17:39
JJBAND: Flamenko sustraia duen jazzrocka

Bizkaiko Jazz-Blues zirkuituaren barruan kokatzen da JJ Martinez - Triana, Radio Tarifa, Nina Pastori...taldeetan aritutakoa- baxujotzailearen inguruan osatutako JJBand. Flamenko aireak eta sonoritate arabiarrak, jazz giroak eta funk taupadak, Indiako sitarrak eta rock progresiboko gitarrak entzuteko parada izango dugu Basaurin, Zornotzan, Leioan eta Markinan. Tangos de Lavapiés disko kaleratu berria entzuteko parada

I:\TALDEAK\ARGAZKIWEB\JJBand\zirkuitoa_ok-k3.gif

Modu autodidaktan hezitako musikaria da Jose Juan Martinez baxu jotzaile eta konpositorea. Malaga jaioterriko jazz taldeetan hasi zen trebatzen, baina berehala bildu zuen taldeak gidatzeko adorea. Horietako batekin, Minoria Desencantada izenekoarekin, gertuko mugak gainditu eta Argentinako eta Espainiako jazz jaialdietan parte hartu zuen. 1993tik 1999ra bitartean Niña Pastori flamenko abeslariaren zuzeneko taldekidea izan zen, baina gaur egungo flamenkoaren izenik esanguratsuenetako askorekin kolaboratu du, bai grabazioetan bai kontzertuetan. Diego El Cigala, La Barberia del Sur edota Antonio Canales aipa genitzake, besteak beste. Halaber, Trianako partaidea izan zen Andaluziako rockaren talde mitikoaren azken garaian, eta El jardín eléctrico (1997) diskoa grabatu zuen. Azken urtean munduan zehar ibili da Radio Tarifa laguntzen, Londresko Royal Albert Hall bezalako areto ospetsuetan.
Urteotan pilatutako esperientzia eta heldutasunaren emaitza da bere azken diskoa, eta zuzenean bertan sortutako musikarien zorionezko topaketak ahalbidetua.

ARTISTAK
· ASSTRIO
· ATERKINGS
· BIDE ERTZEAN
· BOSGARREN HARIA
· CONXITA
· FASTFATUM
· GABY JOGEIX
· HOTSAK DANTZAN
· IÑAKI SALVADOR
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSEBA TAPIA
· JOSERRA SENPERENA
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MIKEL URDANGARIN
· MORAU
· ÑACO GOÑI
· PETTI
· RAFA RUEDA
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· STAY BLUES
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· PEOPLE ARE MACHINES
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Euskal Herria) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

ES EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du