EUSKARAZ · ESPAŅOL · FRANĮAIS · ENGLISH



ARTISTAK

ALBISTEAK

KONTZERTUAK

KONTRATAZIOA

DISKOETXEA

DENDA


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Harpidetu boletinera


Itzuli albisteetara
2008-01-29 / 16:43
SEXTY SEXERS abian

Berako rock taldea joan zen urtean etengabe ibili ondoren zuzenean Urkamendi Blues euren azkeneko diskoa aurkezten, 2008eko urtarrilean aritu dira Alemanian jotzen Turbonegro taldearekin batera eta otsailean Sewergroovers, Thunder Express eta Sarri trio rīnīr taldeekin batera kaleratuko du EP binilo euskarrian. Rockak eta indarrak aurrera dirau!!

I:\TALDEAK\ARGAZKIWEB\Sexty sexers\sextysexers.02.josebaLarrat.gif

Taldearen Oharra:

SextySexers taldeko partaideok bidean egin ditugun anai-arreba sonikoei zuzendu nahi gatzaizkie gure eskerrona eta konplizidadea agertzeko.

Pasa den abenduaren 29an Berako Kataku ostatuan eskeini genuen kontzertuarekin amaiera eman diogu apirilean hasi genuen ‘Urkamendian Dantzan’ birari. Guztira 56 kontzertu eman ditugun 2007 urtea gogoangarria izan da guretzat, momentu eder asko eta lagun berri ugari izan ditugu bidelagun. Negar eta odol malkoak isuri ditugu urkamendian dantzan ari ginela, lore gabeko soroei so eta arima ostu zigun lapurra zugatik hil dugu, jada ez du zentzurik nora zoazen galdegiteko.

Era berean lan berri bat omotzeko gogo biziz gaude, hau dela eta emanaldiak erregularki emateari utziko diogu datozen hilabeteetan. Litekeena da urte honen hondarrean diska berri bat besapean dugula agertzea, baina goiz da oraindik hau zehazteko.

Dena den oraindik baditugu zenbait fetxa gorriz borobilduta 2008 berri hontako egutegian.

Lehena urtarrilaren 28an Munichen, GeorgElserHallen-en Turbonegro (Norvegia) eta Year Long Disaster (AEB) taldeekin batera emango dugun kontzertua.

Bigarrena, otsailaren 27an Bilboko KafeAntzokian, BloodyHotsak zigilu berriaren azken erreferentziaren aurkezpenean. 7 hatzbeteko biniloan ThunderExpress eta The Sewergrooves talde suediarrei Sarri’s RN’R Trio eta gu geu batzen gatzaizkie ‘Black!Black!Mamba!’ kantarekin. Bilbon aipatu ThunderExpress eta gu ariko gara.

Eta azkenik martxoaren 28 eta 29an The SoulBreaker Company talde gasteiztarrarekin Valentziara egingo dugu jauzia bi emanaldi egiteko.

Honenbestez gure eskerrona agertu nahi diegu SextySexers taldearen alde modu batean edo bestean lan egin dutenei. Eta batez ere besarkada bat luzatu areto, txozna, plaza, taberna eta gaztetxeetan gurekin batera izerditu duten anai-arreba soniko guztiei.

Beran, 2008ko urtarrilaren 9-a
Joseba, Julen, Xiker, Inaxio eta Mikel gu gara SextySexers

ARTISTAK
· ASSTRIO
· ATERKINGS
· BIDE ERTZEAN
· BOSGARREN HARIA
· CONXITA
· FASTFATUM
· GABY JOGEIX
· HOTSAK DANTZAN
· IŅAKI SALVADOR
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSEBA TAPIA
· JOSERRA SENPERENA
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MIKEL URDANGARIN
· MORAU
· ŅACO GOŅI
· PETTI
· RAFA RUEDA
· ROGELIO BOTANZ
· SEŅOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· STAY BLUES
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THUNDER EXPRESS
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· PEOPLE ARE MACHINES
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Euskal Herria) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

ES EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du