|
Hodeietara begiratu genuen, hiztegi ikustezinera,
Gabriel García Márquezek
bakardadeak ehun urte kunpli al ditzakeen
jakin nahi zuen.
Hodeietara begiratu genuen, hiztegi ikustezinera,
Truman Capotek kondenatuen
azken eguneko sentipenaren izena
jakin nahi zuen.
Nik ez dut besterik jakin nahi
ea urte hartako iraila bezelakorik
helduko ote den berriro
ta zoriontsu izango naizen
beste behin nire bapainuan zure bihotza
zintzilikatzen dudanean.
Hodeietara begiratu genuen, hiztegi ikustezinera,
Atxagak Ptolomeoren
kartografietan Etiopia deitu fantasiaren kokagunea
jakin nahi zuen.
Hodeietara begiratu genuen, hiztegi ikustezinera,
Herman Hessek uraren urrumak
isurtzen duen hizkera Shidartari nola irakatsi
jakin nahi zuen.
Nik ez dut besterik jakin nahi
ea urte hartako iraila
bezelakorik
helduko ote den beste behin
ta zoriontsu izango naizen
berriz leihoko bapainuan
zure bihotza
zintzilikatzen dudanean.
|