|
Aspaldikoa da honezkero MIKEL MARKEZ kantaria eta PAKO ARISTI idazlearen arteko elkartzea. 1998-99 urteetan Euskal Herriari buelta egin zioten TRIBUAREN HITZ GALDUAK ikuskizunarekin. Bertan kantariak eta idazleak hitzak eta hotsak, kantuak eta kontuak erakustsiz. Herriz herriko ibilian Patziku Perurena, Igor Elortza, Benito Lertxundi eta Patxi Ezkiaga moduko kolaboratzaileak ere batu zituzten emanaldietan.
|