EUSKARAZ ˇ ESPAŅOL ˇ ENGLISH



ARTISTAK

ALBISTEAK

KONTZERTUAK

KONTRATAZIOA

DISKOETXEA

DENDA


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Harpidetu boletinera


Abenduak 29 Ostirala

Etxeko gauzak kaxetan sartzen hasi gara. Gelako liburuak biltzen ari nintzela Michel Iriarten bat aurkitu dut. Ekin argitaletxearen aspaldiko edizioa. Euskal kortsario eta kolonizatzaileak. Bertan Pelloten ibilerak datoz. Pellot: kortsario hendaiarra. Hemeretzi urterekin Islandian izan zen. Hogeita batekin zortzi kanoiko kortsario-ontzi baten buru. Tripulazioan berrogeita lau marinel eta musikari bakarra, asper ez zitezen. Preso askotan izanagatik gehiagotan abordatu zituen ontzi ingelesak Pellotek, amarru eta trikimailuen bitartez. "I’m Pellot" oihukatzen zien ingelesei. Atxilotu eta Ryeko fortera eraman zuten azkenerako. Ez zegoen amaren semerik ez eta alabarik handik ihes egingo zuenik. Pellotek bufoiarena egin eta dibertitu egiten zituen hala presoak nola zaindariak ere. Egun batean, zer edo zer barregarri antzezteko eskatu diote. Generalaren jantzia eskatu du berak. Mozkorrik lo geratu den almirantearena eman diote. Jantzi hori soinean lasai asko atera da Pellot ordurarte inork ihes egin ez zuen forte hartatik. Elirekin egon gara gero. Eli kartzelan jaio zen gerra bukatu orduko. Aita ihesi zuen eta ama eraman zuten kartzelara herriko beste hainbat emakumerekin batera.

ELIREN KONTAKIZUNA

Gure amak berbaroa somatzen zuen ohetik. Altxatu, atea isil-isilik zabaldu eta entzun zuen: "Badiotsut emakume hauek eraman egin behar dituzu. Emakume horiek legez kanpoko batzarra dute." Ama ikaratu egin zen eta tapa-tapa entzun zuen goruntz zetozela. Ateak zabaldu eta den-denak eraman zituzten. Bidean, salatari bat eta haren ahizpa balkoitik aritu ziren oihuka: "Horiek, horiek kartzelara ez, hormara!. Eta zubian banatu zituzten. Gure ama herriko kartzelara eraman zuten eta beste emakumeak Ondarretakora. Ama haurdun zegoen. Bazegoen herrian mediku bat, Don Sabin, aitaren laguna zena. Haren bitartez kartzelatik gurutze gorrira atera zuten ama. Hantxe egon zen bi guardiarekin. Etorri zen eguna eta hantxe jaio nintzen ni.

***
Aita hainbat urtera ezagutu nuen. Ezkutuan zegoen tokira eramaten zuten ama bi gizonek. Kilometro batera edo, begiak estaltzen zioten amari. Zapia kentzen ziotenean gela bat ikusten zuen soilik eta bertan aita. Aitari esaten zion: —Jose, baina, non zaude edozer pasatuta ere? —Edozer pasatuta ere, baten batek esango dizu. Zuri pasatzen bazaizu ere nik jakingo dut. Baina nik ezin dizut esan non nagoen zeren berriz harrapatzen bazaituzte atera eragingo dizute. Amak urtetan ez zuen jakin aita non egon zen gorderik eta neuk ere neska handia nintzela ezagutu nuen.

Apoaren edertasuna
Dana lanbrotute ikustot
Ibiltarixanak
Tribuaren hitz galduak
Bar puerto
ˇ
ˇ Abenduak 12 Asteartea
ˇ Abenduak 16 Larunbata.
ˇ Abenduak 22 Ostirala.
ˇ Abenduak 23 Larunbata
ˇ Abenduak 29 Ostirala
ˇ Abenduak 31 Igandea
ˇ Otsailak 15 Ostirala
ˇ Urtarrilak 3 Asteazkena
ˇ Urtarrilak 5 Ostirala

 

 

 

 

Laguntzailea:
Laguntzailea

ARTISTAK
ˇ 7 SĶIS 7 LUAS
ˇ BELCEBLUES
ˇ BIDE ERTZEAN
ˇ BLUEDAYS
ˇ CONXITA
ˇ COOL CIRCUS
ˇ ERRABAL JAZZ JAIALDIA
ˇ EL DOGHOUSE
ˇ ESNE BELTZA
ˇ GABY JOGEIX
ˇ GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
ˇ HOTSAK DANTZAN
ˇ JIMMY BIDAURRETA
ˇ JJBAND
ˇ J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
ˇ JERONIMO MARTIN TRIO
ˇ JOSERRA SENPERENA
ˇ JUAN DE DIEGO TRIO
ˇ KANEVSKY
ˇ KARELEAN
ˇ KATAMALO
ˇ KEMEN LERTXUNDI
ˇ KEU AGIRRETXEA
ˇ KOKEIN
ˇ LOS CORONAS
ˇ LOS REYES DEL K.O.
ˇ MAMBA BEAT
ˇ MARTA SANCHEZ TRIO
ˇ MORAU
ˇ OSTOLAZA ETA PUJANA
ˇ PETTI
ˇ ROGELIO BOTANZ
ˇ SEŅOR NO
ˇ SEXTY SEXERS
ˇ SPECIAL 20
ˇ SURFIN KAOS
ˇ TAPIA ETA LETURIA
ˇ TERELA GRADIN QUINTET
ˇ THE BLIND LEMONS
ˇ THUNDER EXPRESS
ˇ TIGER! TIGER!
ˇ TRES MIL HOMBRES
ˇ TXUMA MURUGARREN
ˇ UEK
ˇ ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak ˇ Errabal, 23 ˇ 20590 SORALUZE (Euskal Herria) ˇ Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

ES EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du