Askotan eskoletan etabar horren baztertua dagoen eta oro har "testu zail" bezala jotzen den euskal poesia klasikoa nahiz garaikidea- haurren eta gazteen artean zabaldu eta ezagutaraztea da sail honen helburu bat.
Horretarako era ludiko eta atsegin batean ematea gure poeta nagusiek sortu dituzten testu ederrak, marrazkiaz hornituta eta CDRoma erantsita. CDa marrazkietan oinarritzen da, marrazkiak dira poemaren animazioa bideratuko dutenak.
Horrela, lehen irakurriz eta ikusiz jasotzen zena, orain KLIKATUZ eta ENTZUNEZ poema errezitatua baita- jasoko du errazago barneratuz.
Klikatzen bitartez JOKOA proposatzen dugu.
Koldo Izagirre: koordinazio lanak
Juanba Berasategi: marrazkiak, animazioak eta diseinuaren ardura
Josu Landa: CDRomaren egituraketa teknikoa
Lehen bi aleak:
Lizardi.
Lauaxeta.
PAPER HOTSAK ekimenaren barruan.
|