EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTAK

ALBISTEAK

KONTZERTUAK

KONTRATAZIOA

DISKOETXEA

DENDA


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Harpidetu boletinera


 Ibilbidea
Zafari Project

Zafari Project taldea osatzen duten lau musikariak ohituak dira Bob Sands, Chris Kase, Antonio Serrano, Iñaki Salvador eta Federico Lechner musikariei laguntzen, edo bestela esanda, ohituak dira estatuko jazz musikari onenetako batzuei laguntzen. Iragan Debajazz Jaialdian erdietsitako sariaz gainera, 2004an hautatuak izan ziren Eivissako Injuve Jazz Jaialdi ospetsuan parte hartzeko; hartan oso kritika onak jaso zituzten prentsa adituaren eskutik, batez ere bilaketa jarraituaren aurreko kontzeptuagatik eta ez ohiko metrika irregularrengatik, betiere ustekabekoz beterik.
hauek dira laukoteko musikariak :

Julio Botti (Córdobako -Argentina, 1980- saxo tenorea) da denetan gazteena eta harrigarriena, hots heldua eta indarrez betea ateratzen baita bere musika tresnatik. Koplarik gabe, iragan hamarraldietako eta gaur egungo –esate baterako Joshua Redman– “haize emaile” tenore handietako asko eta asko gogorarazten dizkigu. Ordu ugari emana da Madrilgo jazzaren munduko proiektu asko eta askotan, eta hiri hartan ondu du Argentinan lehenik, Brasilen gero eta New Yorken geroago hasitako bere prestakuntza. Besteak beste, Juanma Barroso, Paco Charlín eta Jesús Santandreuren taldeetan jardun du, eta telebistan ere ibilia da musikari gisa “Lo Más Plus” izeneko saioan.

Marta Sánchez (piano jotzailea), lehen begiratuan apala eta barnekoia dirudiena, etorkizun handiko piano jotzaile gisa agertzen zaigu, nortasun handiko estilo batekin, musikari handienengandik ikasia (Evans, Mehldau, Bud Powell, Tristano), baina haiengandik soilik gustuko dituen tonuak baizik aukeratzen ez dituena. Julio Botti bezala, aldi batez New Yorken izan zen ikasten, eta bertan Bruce Barth eta Aaron Goldberg bezalako maisu handiak izan zituen irakasle. Era berean, film laburretarako hots banden musika konposatu du sarritan, eta hainbat sari eskuratu ditu, esate baterako, Alcalá de Henaresko eta Palma Mallorcako jaialdietan. Bere “itzalpetiko” aitzindaritzak ezinbestekoa ematen du.

Francisco López, Loque (Madril, 1974) kontrabaxu jotzaileak, eskarmentu handia du Madril aldeko jazz musikarien laguntzaile gisa: Chris Kase, Polo Ortí, Federico Lechner... eta sarri askotan jotzen du –bere lagun Martak bezala– Bob Sandsen Big Band taldean. 2002. urtean aldi labur batez New Yorken izan zen eta han Pharoah Sanders, Roy Hargrove eta Chucho Valdésen inguruko musikariak izan zituen lagun.

Hasier Oleagak (bateria jotzailea, Bilbo, 1979) ez du aurkezpenik behar, berez baita ezaguna mundu honetan. Edo hobe esanda, bera da gaurkotasunaren isla, egunetik egunera musikari berria ematen baitu, une oro adierazpen molde berriak, ehundura berriak bilatuz... eta aurkituz! Hala eta guztiz ere, Zafari Project taldearen lanak bereak dituen xehetasun txikiez josia dago. Gaztea izanagatik ere, eskarmentu handia du rock eta batez ere jazzaren munduan, eta Mikel Laboa, Gari, Mikel Urdangarín, Chris Kase, Pirineos Jazz Orquesta, Gonzalo Tejada eta Victor de Diego musikariei laguntzeaz eta grabatzeaz gainera, musikari finkoa da Iñaki Salvadorren proiektuetan. Bestalde, Sant Pau 44, Teresa Zabalza Quintet, The Heckler eta Jerónimo Martín Trío taldeetako kidea da. Une honetan Musikaren Goi Ikasketak egiten ari da Donostiako Musikenen, eta bertan Guillermo Klein, Joan Díaz eta Albert Sanz ditu irakasle, besteak beste.


ZAFARI PROJECT





Kontzertuak





Ibilbidea


Hemeroteka


ARTISTAK
· BIDE ERTZEAN
· BOSGARREN HARIA
· CONXITA
· ESNE BELTZA
· FASTFATUM
· GABY JOGEIX
· HOTSAK DANTZAN
· IÑAKI SALVADOR
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSEBA TAPIA
· JOSERRA SENPERENA
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KEMEN LERTXUNDI
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MIKEL URDANGARIN
· MORAU
· ÑACO GOÑI
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· STAY BLUES
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Euskal Herria) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

ES EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du