EUSKARAZ ˇ ESPAŅOL ˇ FRANĮAIS ˇ ENGLISH



ARTISTAK

ALBISTEAK

KONTZERTUAK

KONTRATAZIOA

DISKOETXEA

DENDA


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Harpidetu boletinera


Hemeroteka
Niri, hauxe gustatu zitzaidan gehien


Debajazz jaialdia Espaloian
Lau talde bikain entzuteko aukera izan genuen

Aitortu behar dut jazz musika ez dudala entzuten. Tarteka, eta parean tokatu zaidanez, saiatu izan naiz adi entzuten, baina sarri-asko ulerkaitza egiten zait; melodia harrapatu ezinda ibiltzen naiz eta horrek aspertu egiten nau. Hortaz, asteburuan Elgetako Espaloia izan den jazz lehiaketara joatea, erronka izan da.

Gustura entzun nituen kontzertuak. Bata zapatuan eta bestea domekan. Baliteke, aurrerantzean, jazzari lekua egitea nire disko bilduman.

Errabal elkarteak bigarrenez antolatu du Debajazz jaialdia. Eta, hasiera, jazz lehiaketa batekin eman diote. Elgetako Espaloian lau talde aritu dira zapatu-domekan, orubeteko zuzenekobana egiten. Zapatuan Musikene eta Berklee musika eskoletako talde bana izan ziren, El Eje jazz Group eta High Grovvin. Domekan, berriz, Madriletik zetozen Zafari project eta Bartzelonako Karion.

Bakoitzak bere jazza aurkeztu ziguten. Estilo oso ezberdinetako musika egiten dute laurek. Hain justu horregatik aukeratu zituzten antolatzaileek.

Errabal elkarteak antolatutako jazz lehiaketara hamasei talde aurkeztu ziren eta lau aukeratu zituzten zuzenekoak egin zitzaten. Azaroaren 4an jakingo dugu, Bill Evans kontzertuarekin batera.

Talde bikainak

El Eje Jazz Group boskote donostiarrak, jazz "entzungarria" egin zuten. Badiotsuet ez naizela batere aditua eta horregatik iruditu zitzaidan erraz samar jarraitzeko moduko musika egiten zutela. Musikene eskolakoak dira eta maila polita erakutsi zuten. Handik zebilen dabig Gotxicola Gotxik esan zidanez, "igartzen da Musikenen musikari onak sortzen ari direla".

High Groovin, bigarren taldea, nazioarteko boskotea da. AEBko Berklee eskolan elkartu diren arren, Argentina, Errusia, Puerto Rico, Madril eta Alemaniako musikari banakin osatu dute taldea. Talde oso teknikoa, oso landua eta bakarko interpretazio bikainekin aritu ziren. Gotxic saxo-jotzaile errusiarraren lana azpimarratu zuen.

Domekan Madriletik zetorren laukote batek ekin zion emanaldiari: Zafari Project. Lehiatu zirenenen arteko neska bakarrak, Marta Sanchez, jotzen du talde horretan; pianoa. Eta, bateria-jotzailea, gasteiztarra dute, Asier (sasoi baten Mikel Urdangarinekin aritu zen). Musika oso bizia egin zuten; bakarkako saio ederrak eskaini zituzten eta blusa, swinga eta jazza nahasten duen taldea da. Niri, hauxe gustatu zitzaidan gehien-gehien. Argazkian agertzen direnak dira.

Amaieran Bartzelonako Karion taldekoak aritu ziren. Hirukoa saxo-jotzaile barik aritu zen bakarra izan zen: pianoa, bateria eta kontrabaxua. Jazza egiten dute; ez adituori jazza entzuteak eragiten digun hotzikara hori eragiteko moduko musika egiten dute. Jazza, horixe egiten dute. Musikari oso onak, baina kosta egin zitzaidan digeritzea. Egia da, profano hutsa naizela horrela doinuetan, baina Errabalek egin duen apustua gustatu egin zait. Jende multzo interesgarria batu da asteburuan Espaloian eta antolakuntza ere ona izan da.

Oraingoz, Errabal elkartean argitaratu duen Debajazz saioan aritu direnen CDa entzun dut eta hori ere bada zerbait ni moduko profana batendako.
Desplazatua - Marijoren bloga 2005-10-10


ZAFARI PROJECT





Kontzertuak





Ibilbidea


Hemeroteka


ARTISTAK
ˇ 7 SĶIS 7 LUAS
ˇ BELCEBLUES
ˇ BIDE ERTZEAN
ˇ BLUEDAYS
ˇ CONXITA
ˇ COOL CIRCUS
ˇ EL DOGHOUSE
ˇ ESNE BELTZA
ˇ GABY JOGEIX
ˇ GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
ˇ HOTSAK DANTZAN
ˇ JJBAND
ˇ J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
ˇ JERONIMO MARTIN TRIO
ˇ JOSERRA SENPERENA
ˇ KANEVSKY
ˇ KARELEAN
ˇ KEMEN LERTXUNDI
ˇ KOKEIN
ˇ LOS CORONAS
ˇ LOS REYES DEL K.O.
ˇ MAMBA BEAT
ˇ MARTA SANCHEZ TRIO
ˇ MORAU
ˇ OSTOLAZA ETA PUJANA
ˇ PETTI
ˇ ROGELIO BOTANZ
ˇ SEŅOR NO
ˇ SEXTY SEXERS
ˇ SPECIAL 20
ˇ SURFIN KAOS
ˇ TAPIA ETA LETURIA
ˇ TERELA GRADIN QUINTET
ˇ THE BLIND LEMONS
ˇ THUNDER EXPRESS
ˇ TIGER! TIGER!
ˇ TRES MIL HOMBRES
ˇ TXUMA MURUGARREN
ˇ UEK
ˇ ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak ˇ Errabal, 23 ˇ 20590 SORALUZE (Euskal Herria) ˇ Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

ES EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du