EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTAK

ALBISTEAK

KONTZERTUAK

KONTRATAZIOA

DISKOETXEA

DENDA


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Harpidetu boletinera


 Ibilbidea
The Heckler

Beste askotan bezala, Bartzelona izan zen The Heckler taldea osatzen duten lau musikarien interes komunak bildu zituen bidegurutzea…Guztioi harrera egin zien eta guztiak prestatu zituen hiria den arren, Juan Pablo Balcazar (kontrabaxua eta konposizioak, Bogotan 1978an sortua, Kolonbian) da laukote honen etengabeko metamorfosiaren errudun nagusia. Reid Anderson, Bill McHenry, Joe Smith eta Kurt Rosenwinkel artisten jazz moldeetara egokitzen den aldetik, abangoardia hurbilenarekin zuzeneko harremana duen artista bat aurkezten zaigu eta, haiek bezala, melodiaren hunkiberatasunarekin eta aldi berean egitura harmoniatsuen askatasunarekin kezkatuta ageri da. Ez da harritzekoa bere lehen lanak, Heckler City izenburukoak, Fresh Sound New Talent zigilu kataluniarraren eskutik argia ikusi izana, izan ere, The Heckler taldeak ñabardura ugari partekatzen ditu aipatutako etxearen ekoizpen lan batzuekin, zigilu hau jazz berria delakoaren erreferentzia garrantzitsuenetako bat bihurtu duten lanekin. Jazz molde honek bere alderdi harroaren atal bat ezkutatzen du ezustekoari eta pop edo rock “arty” eta abstraktuenarekin nahasteko: Bjork, Radiohead, Black Sabbatch eta The Pixies “eredu” berri bihurtzen dira korronte berri honen guruen eskutan, esate baterako, The Bad Plus eta Brad Mehldau taldeen eskutan, eta horretatik guztitik zerbait berez tartekatzen da baita Juan Pablo Balcazarren laukotean. Beren garaiko semeak dira, generoen arteko mugak lausotzen dituztenak, adierazpenaren bila, egiazko artea hatz puntaz ukituz, aldez aurretik eskuak garbitu gabe. Zalantza izpirik gabe.
Alejandro Mingot (gitarra jotzailea, San Joan, 1976), Dani Pérez eta Kurt Rosenwinkelen espresionismoaren jarraitzaile leiala. Apaingarriak baztertze ditu berez: eusteko eta erasotzeko erraztasun handia izaki, zurdakitik pintzelik finenera egiten du di-da batean, keinu txiki baten bidez, musikak berak eskatzen duenari jarraiki. Lasaitasun urduria, beti ere zerbait interesgarria xuxurlatzeko edo lau haizeetara oihukatzeko duena…

Miguel (Pintxo) Villar (saxo tenorea, Iruñea, 1974). Giulia Valle, Ballcock, Teresa Zabalza Quintet, 2 Tenors Quartet, Elektrogab… Loratze aldi batean dagoen musikaria, beti ere gozagarria. Miguel Villarrek “errekuntza moteleko saxoaren” profilari erantzuten dio: bere lekua bilatzen du abesti bakoitzean, lasai, presarik gabe, isiluneak lakonismo ia nagi eta arin batez ñabartuz… bere tokia aurkitzen duen arte eta nagusitasunez beretzat eskatzen duen arte. Musikari honen estilo biribilek, azalkeriarik gabeek, ez dituzte indar handiko esaldiak ezkutatzen, hala behar duenean.

Hasier Oleaga (bateria jotzailea, Bilbo, 1979). Egunetik egunera musikari berria ematen du, adierazteko era berrien bila… eta gainera aurkitu egiten ditu! Erritmo izaerako ñabarduretan iaioa oso, “swing” gogorra du eta, lanerako duen gaitasuna ere kontuan izanik, heldu diren urteetan erreferentziazko bateria jotzaileetako bat izango da penintsulan. Gaztea izanagatik curriculum aberats baten jabe da rock eta batez ere jazz munduan. Mikel Laboa, Gari, Mikel Urdangarin, Chris Kase, Gonzalo Tejada, Victor de Diego eta Joan Diaz bezalako artistak grabatu ditu eta izan ditu lagun. Gainera, Sant Pau 44, Teresa Zabalza Quintet, The Heckler, Zafari Project, Mirall Quartet, Jerónimo Martín eta Iñaki Salvador Nonet taldeetako partaidea da. Gaur egun Musikaren Goi Ikasketak bururatzen ari da Musikenen (Donostia).


THE HECKLER





Kontzertuak





Argazkiak


Ibilbidea


Hemeroteka


ARTISTAK
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· ERRABAL JAZZ JAIALDIA
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· JUAN DE DIEGO TRIO
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Euskal Herria) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

ES EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du