EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTAK

ALBISTEAK

KONTZERTUAK

KONTRATAZIOA

DISKOETXEA

DENDA


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Harpidetu boletinera


Hemeroteka
ABESTIEN INDARRA


Teresa Zabalza pianistak eta bere taldeak jazz musikaren inguruan mugitu, eta azkeneko bi urteetan zuzenean landu duten kantu bilduma kaleratu berri dute, Birtuosismotik ihesi

MIKEL LIZARRALDE - DONOSTIA

Euskal jazzaren harrobiak osasuntsu dagoela erakusten du behin eta berriro. Ia beti Bartzelonatik iritsita, hainbat euskal musikari gazte proiektu interesgarriekin azaldu dira azkenaldian, jazzaren ikuspegi zabala eta maila handia dutela erakutsiz. Kataluniarako norabide biko harremanaren azken adibidea Teresa Zabalza pianistak (Iruñea, 1972) eman du. Orain urte batzuk, eta «musika klasikotik pixka bat aldentzeko asmoarekin», Bartzelonara jo zuen ikastera, eta han hainbat proiektutan aritu ondoren, hainbat musikarekin topo egin eta bere abestientzako talde egokia aurkitu zuen. Orain, urte hauetako lana eta abestiak disko batean biltzeko ordua iritsi zaio: Euria (Errabal).

Jazza baino gehiago, «musika modernoa» egin nahi zuen Zabalzak Bartzelonara jo zuenean. «Iruñeko kontserbatorioan ikasi nuen, baina han musika klasikoa lantzera mugatzen nintzen eta nik banuen sormen lana egiteko gogoa ere». Ondorioz, ikasketak amaitu zituenean Kataluniara joatea erabaki zuen, «hura baitzen inguruan ikasteko zegoen lekurik egokiena». Hasieran ez zuen bere burua jazzaren eremuan kokatzen, baina Bartzelonako jazz zirkuituak, ezagutu ondoren, erabat harrapatu zuen. Hain zuzen ere, han ezagutu zituen Euria-n parte hartu duten musikari gehienak. Dagoeneko izen handikoak dira guztiak: Alejandro Mingot gitarrista, Miguel Villar Pintxo saxo tenor jotzailea, Hasier Oleaga bateria jotzailea besteak beste, Ortophonk eta Sant Pau 44ko kide eta Iñaki Salvadorren eta Mikel Laboaren kolaboratzailea da eta Iosu Izagirre kontrabaxu jotzailea Gari, Mikel Urdangarin, Ruper Ordorika, Mikel Laboa, Sant Pau 44. «Niretzat luxua da musikari hauekin lan egitea, izugarri onak izateaz gain adiskideak ditudalako. Nik zortea izan dut, beti egon direlako prest nirekin lan egiteko».

Protagonismoaren ordez, talde lana

Diskoan bi urtean zuzenean jorratutako lana bildu du Teresa Zabalzak. Hasiera batean laukote gisa aurkeztu zen pianistaren proiektua, gitarrarik gabe, baina Mingot gehitu zitzaienean, taldeak beste forma bat hartu zuen, talde soinuak beste ñabardura batzuk dituelako orain. Gainera, jazzaren munduan ezohikoa den umiltasuna erakusten du Zabalzak, eta ez du jartzen inoiz bere tresna besteen gainetik. «Taldeko %20 baino ez naiz. Abestiak nireak dira, gustatzen zaizkit, baina nik baino askoz gehiago dute esateko taldekideek beren tresnekin. Ondorioz, tarte handia uzten diet jotzeko». Hala, lider izatetik oso urruti dagoela aitortu du pianistak. «Askotan errieta egiten didate, atzean gelditzen naizelako», dio barrez.

Gainera, jazz taldeetan gitarra eta pianoa uztartzea zaila izaten da, «batzuetan talka egiten dutelako». Hori dela eta, bakoitzaren esparrua «errespetatzen» jakin behar izan dute, Zabaltzak dioenez. «Espazioak banatu egin behar dira eta, gainera, aspergarria litzateke abesti bakoitzean kide bakoitzaren solo bat entzun beharra». Izan ere, abestiei ematen die garrantzia Zabalzak, eta jazzaren inguruan mugitu arren, Euria-k askotariko koloreak erakusten ditu. Hala, swing, cha-cha-cha eta bolero doinuek bat egiten dute jazz pasarteekin, betiere askatasunaren izenean. «Jazz diskoa baino gehiago, niretzat kantuen bilduma bat da. Ez dut birtuosismo erakustaldia egin nahi izan».

Gorka Benitezek ekoitzia

Gaur egun taldekide gehienak Euskal Herrian bizi badira ere, Bartzelonan grabatu dute diskoa, Gorka Benitez musikari bilbotarraren «ezinbesteko ekoizpen artistikoarekin». «Diskoak norabide biko izaera du; alde batetik, Euskal Herrira itzuli garelako eta, bestetik, Bartzelonak eskainitakoa erabili dugulako». Hala ere, diskoa han grabatu izana «kasualitateen ondorioa» izan dela dio pianistak: «Hemen ez genuen aurkitu estudio egokirik, eta, gainera, denak Bartzelonara bideratzen gintuen. Gorka han bizi da, eta Carme Canela kantaria ere, diskoko kolaboratzaile bakarra, hangoa da».

Soinuari dagokionez, guztien artean landu dute, eta horretan ere Benitezen parte-hartzea azpimarratu du Zabalzak: «Denbora batean jorratu dugun errepertorioa izanik, beldur ginen grabazioa ez ote zen lauegia eta perfektuegia aterako. Baina Gorkak ez gaitu utzi lasaitzen, eta zerbait gustatzen ez zitzaionean, errieta egiten zigun». Benitezen parte-hartzerik gabe, diskoaren soinua «zuzenagoa» izango zatekeen, baina «freskotasuna faltako zitzaion», Zabalzaren iritziz: «Dena zuzenean jo dugu, huts txikiak hor daude, baina horrek ere bizitasuna ematen dio diskoari».CDan Tom Waitsen Rain dogs kantuaren aipu bat ekarri dute gogora, diskoaren abiapuntuan ere euriak eta zakur batek bat egin baitzuten: «Ipuin bat dirudi, baina behin, Gasteizko gaztetxearen kanpoaldean Euria abestia jotzen ari ginela, euri zaparrada batek hartu gintuen. Une magikoa izan zen. Gainera, grabatu egin genuen kontzertua, eta bertan zaunka batzuk entzuten ziren. Estudioan ere nire txakurra bueltaka zebilela kontuan izanik, polita iruditu zitzaigun hori diskoan islatzea».Euskal jazz musikak egun duen osasun onaren adibidea da Teresa Zabalza Quintet. Pianista iruindarrak ere uste du orain urte batzuk baino zaletasun handiagoa eragiten duela jazzak: «Eskolak sortzen ari dira eta urtero jaialdi handiak daude. Baina egunerokoan, aldiz, apenas dagoen lekurik jotzeko. Gero eta musikari gehiago dago, baina jotzeko aukerak gutxitzen ari dira, musika ekipoen kontra borrokatu behar dugulako».


TERESA ZABALZA





Kontzertuak


Biografia


Argazkiak


Hemeroteka


ARTISTAK
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· ERRABAL JAZZ JAIALDIA
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JIMMY BIDAURRETA
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· JUAN DE DIEGO TRIO
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KEU AGIRRETXEA
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Euskal Herria) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

ES EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du