Leiendak dio behin batean Duke Ellington Django Reinhardt bizi zen orgara joan zela eta galdetu ziola:
“ Ba al dakizu zer den jazz-a? Neuk esango dizut. Lau hizki dituen hitz bat besterik ez da” Hiru konpas airean jo ondoren, gitarrista apartarengana zuzendu omen zen eta berriro galdetu omen zion: “Ba al dakizu zein den egia? Musika, Django, musika”
Izan ere, gaur egun kontraesankorra eta ausartegia litzateke jazz hitzaren esanahia eta garrantzia mugatu nahi izatea; izan ere kontzeptuak berak bere barnean beti espiritu libertarioa gordetzen du eta musika hau bihurtzen du errutina, konformismo eta salerosketako trikimailuen aurkako antidoto.
Sant Pau 44 k egiten duen musikak bat egiten du tradizio afroamerikarrarekin, baina ez dira falta bere saskian erabat oraingo egiten duten zumeak eta bi alde hauek lotze horretan zerikusirik badu dudarik gabe saxofoi-jotzaileak. Raúl Romo, Boston-eko “Berklee College of Music”-en izan zen, jazz estiloko konposizioari buruzko ikasketak egiten.
Grabatu berria duten lehen disko honetan entzun dezakegunaren arabera, antzeman daiteke talde honen konposizio eta interpretazioen originaltasuna, begien bistakoa da musikari hauek apustu egiten dutela erabat sormena, arriskua eta abenturaren alde eta ez segurtasunaren alde, hau da, iparramerikarrek ezartzen dituzten standard-en alde, eta publikoa honetaz konturatu egiten da. Elkarrekin izandako esperientzietan oinarritutako taldearen soinu trinkoak eta gai bakoitza interpretatzerakoan uzten duen arrastoak agerian uzten dute lau musikari hauen musika-jakinduri oparoa, hau bakoitzaren ahaleginarekin lortutakoa eta ez zoriak edo telebistako marketinak emandakoa. Raulek bere saxo altuarekin lortzen duen fraseatuaren kalitatea eta espresibitate musikala, Koldo Uriarteren pianoak gaien egiturari eransten dien segurtasuna, Josu Izagirreren kontrabaxuaren berotasun eta sonoritatea eta Hasier Oleagak bere bateriarekin sortzen dituen soinudun paisaiak horrek guztiak oinarri egokia ezartzen du entzulearekiko komunikaziorako.
Zuzeneko emanaldiek lan honetan antzeman daitekeen heldutasuna berretsiko dute. Zalantzarik ez izan, entzule! Aurkeztu berri duten lan hau bizigarria izango da jazzak gaur egun gure artean bizi duen egoera eskasa pizteko.
XABIER PORTUGAL
|