EUSKARAZ ˇ ESPAŅOL ˇ FRANĮAIS ˇ ENGLISH



ARTISTAK

ALBISTEAK

KONTZERTUAK

KONTRATAZIOA

DISKOETXEA

DENDA


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Harpidetu boletinera


hemeroteka
Jeronimo Martin Triok 'Piedraescrita' lana aurkeztu dau


Azken urteotako konposizinoak batu eta Piedraescrita diskoa atara barri dau Jeronimo Martinek Errabal zigiluaren eskutik. Lan honetan, Hasier Oleagaren eta Javier Mayorren laguntzinoa izan dau, Donostiako Musikene musika-eskolan alkar ezagutu ebenetik Jeronimo Martin Trio goiburupean osotutako taldeak. Hasieran, kanten helburua ez zan diskoa egitea. Baina taldekideak ezagutu eta alkarregaz joten hasi ginanean, orduan hasi zan diskoa atarateko ideia gorputza hartzen. Emoitzea Bilboko Kafe Antzokian aurkeztu dau.

Diskoan bederatzi kanta batzen dira. Oinarrian, kantek jazz musikea daukie baina ez jazz amerikar tradizionala, europar ikutuagaz baino. Izan be, ni ez naz musikari estandarra, gure kulturearen eta inguruko kulturen eragina daukan musikea egiten dot, oinarrian jazza hartuta baina baita hainbat eragin be. Holan ba, Martinen musikea oso personala da. Behin, lagun batek esan eustan: zuk autore-musikea egiten dozu. Grazia egin eustan eta, egia esan, bai, hori da nik egiten dodana. Autorearen esanetan, asmoa ez da izan estiloak buztartzea, estilo danatan dagozan bideak topau eta berea dan zeozer egitea baino. Holan, jazzaz gan, popa, flamenkoa, tangoa eta beste hainbat musika mueta erabili ditu inspirazino-iturri legez.

Grabazinoa Gironan egin dabe egun bakarrean, abuztuaren 28an. Egun bakar batean grabeteak daukazan arriskuak zeintzuk ziran jakinda be, aurrera egin genduan, jazzaren freskurea ez galtzeko. Holan, inprobisazinorako tartea be izan da diskoan.

Kanten artean, Extremadurari egindako omenalditxua dago Homenaje a un fandango extremeņo titulupean, gurasoak bertakoak diralako eta neure oinarriak be, zeozelan, han dagozalako.

Diskoa zemendiaren 16an aurkeztuko dabe Elorrioko Arriola antzokian Jazz-Blues jaialdiaren barruan.

Bizkaie!


JERONIMO MARTIN TRIO





Kontzertuak





Hemeroteka


ARTISTAK
ˇ 7 SĶIS 7 LUAS
ˇ BELCEBLUES
ˇ BIDE ERTZEAN
ˇ BLUEDAYS
ˇ CONXITA
ˇ COOL CIRCUS
ˇ ERRABAL JAZZ JAIALDIA
ˇ EL DOGHOUSE
ˇ ESNE BELTZA
ˇ GABY JOGEIX
ˇ GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
ˇ HOTSAK DANTZAN
ˇ JJBAND
ˇ J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
ˇ JERONIMO MARTIN TRIO
ˇ JOSERRA SENPERENA
ˇ JUAN DE DIEGO TRIO
ˇ KANEVSKY
ˇ KARELEAN
ˇ KATAMALO
ˇ KEMEN LERTXUNDI
ˇ KOKEIN
ˇ LOS CORONAS
ˇ LOS REYES DEL K.O.
ˇ MAMBA BEAT
ˇ MARTA SANCHEZ TRIO
ˇ MORAU
ˇ OSTOLAZA ETA PUJANA
ˇ PETTI
ˇ ROGELIO BOTANZ
ˇ SEŅOR NO
ˇ SEXTY SEXERS
ˇ SPECIAL 20
ˇ SURFIN KAOS
ˇ TAPIA ETA LETURIA
ˇ TERELA GRADIN QUINTET
ˇ THE BLIND LEMONS
ˇ THUNDER EXPRESS
ˇ TIGER! TIGER!
ˇ TRES MIL HOMBRES
ˇ TXUMA MURUGARREN
ˇ UEK
ˇ ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak ˇ Errabal, 23 ˇ 20590 SORALUZE (Euskal Herria) ˇ Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

ES EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du