EUSKARAZ ˇ ESPAŅOL ˇ FRANĮAIS ˇ ENGLISH



ARTISTAK

ALBISTEAK

KONTZERTUAK

KONTRATAZIOA

DISKOETXEA

DENDA


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Harpidetu boletinera


Hemeroteka
Jazzaldian ereindakoa, diskora


Iņaki Salvadorrek Faro diskoa grabatu du, jazz jaialdirako elkartutako bederatzikotearekin

MIKEL LIZARRALDE

Donostia

Lau urte zeramatzan Iņaki Salvadorrek (Donostia, 1962) bere izenpean diskorik kaleratu gabe. Hainbat disko eta proiektutan hartu du parte orduz geroztik, baina Jorge Pardo saxofoi jotzailearekin zuzenean grabatutako diskoa (20 aņos de Altxerri) zen bere curriculumeko azken lana. Atzo arte, Donostiako Altxerri klubean bertan -bere musika etxean- bere proiektu eta disko berriak aurkeztu baitzituen. Bederatzikotea osatu du Salvadorrek eta formazio horrekin grabatu Faro lana (Errabal).

Hauek osatu dute bederatzikotea Salvadorrekin (pianoa) batera: Itxaso Gonzalezek (ahotsa), Hasier Oleagak (bateria), Gonzalo Tejadak (kontrabaxua), Jonathan Hurtadok (teklatuak), Javier Juancok (gitarra), Jacky Berekoetxeak (tronpeta fliskornioa), Victor De Diegok (saxo tenorra eta flauta) eta Mikel Anduezak (saxo garaia eta klarinetea). 2005eko Donostiako Jazzaldian egin zuten lehenengo agerpena: Berez hau enkargu baten emaitza da, azaldu zuen Salvadorrek: 40. Jazzaldiaren harira, Miguel Martin zuzendariak talde bat osatu eta talde horrentzako musika egiteko eskatu zidan. Nire esku zegoen musikariak aukeratzea.

Handik aurrerako lana gogorra izan zen. Gogorra, luzea eta zaila, Salvadorren esanetan: Musikariak aukeratu behar nituen, eta, zorionez, gaur egun jazz musikari bikainak ditugu Euskal Herrian. Ez zen erraza aukeraketa. Azkenean hainbat belaunalditako musikariak bildu ditu: Batzuekin, adibidez Gonzalo Tejadarekin, urteak daramatzat kolaborazioak egiten eta Javier Juancorekin ere nire hastapenetan egin nuen lan. Eta horiekin batera musikari gazteak ere ekarri nituen taldera, hala nola Jonathan Hurtado, Hasier Oleaga... Belaunaldi uztarketa horrek, musika aldetik aberasgarria izateaz gain, gu geu ere indarberritu egiten gaitu. Guk, beteranoenek, eskertu egiten dugu, eta, dirudienez, gazteentzat ere oso baliagarria da eskarmentu handiagoa duten musikariekin lan egitea.

KANTUAREN BILA. Bai zuzenerako bai diskorako prestatutako errepertorioa hiru ardatzetan banatzen da, Salvadorrek esan zuenez. Alde batetik, pieza berriak daude (Faro, Pathology, Cantico): Jazzaldiaren eskaeraren baldintzetako bat hori zen; pieza berriak aurkeztea, alegia. Beste aldetik, bi pieza (Branka 2 eta Branka 3) bederatzikoterako moldatu zituen, Ģoso gertukoģ sentitzen zituelako, eta, azkenik, Jabier Muguruzaren musika unibertsoko bi konposizio ere berreskuratu ditu Salvadorrek: Benino edo Benito eta Haurrak haunditzen doaz. Lehenengoa Txema Garcesekin elkarlanean idatzi zuen Muguruzak, eta bigarrena, Xabier Leterekin: Bi kantu dira, biak euskaraz idatzitakoak, eta neurri batean nire azkeneko urteetako nahi bati erantzuten dio. Izan ere, kantariekin lan egitea gustatzen zaio Salvadorri. Eta kantariekin ez bada, behintzat kantuekin.

Muguruzaren abestiek liluratuta daukate aspaldian. *Deigarria egiten zait nola bilatzen duen melodia. Eta nik neuk ere gero eta gehiago gozatzen dut melodiarekin: Jan Garbarek, Bill Evans, Sun Ra, Mingus...artista horien guztien melodia kontzeptua asko interesatzen zait. Gainera, Benino edo Benito eta Haurrak haunditzen doaz, Itxaso Gonzalezek Dani Perezekin eta Gorka Benitezekin grabatutako diskoan ere azaltzen ziren: ĢMoldaketa erabatekoak iruditu zitzaizkidan, eta ni saiatu naiz nire ekarpena egiten*

Eta gero euskal kantuarekiko sentitzen duen miresmena dago. Niretzat euskal herri kanta inspirazio iturria da beti. Euskara ez da nire ama hizkuntza eta oraindik ere ez dut menderatzen ondo. Baina erreferentzia ezinbestekoa da niretzat, batik bat euskal kantariekin eta batez ere Mikel Laboarekin lan egiten dudanetik.

Lehenengo zuzeneko proiektua zena disko da orain. Baina ideia ez da aldatu. Jaialdirako prestatutakoa islatzen du, besterik gabe. Eta, Salvadorren ustez, jazz festa bat proposatzen du. Ez bakarrik alaia izan daitekeelako, baita talde lan bat delako ere. Bakoitzaren erakustaldietarako leku gutxi dago, eta guztiok elkarrekin ondutako pasarteak asko dira.

Azken urteetan jazza garai onean dela uste du Salvadorrek. Orain dela hamar urte ez genuen belaunaldi berririk ikusten, baina gaur egun asko daude. Musikeneren agerpena akuilu izan dela uste du eta baita Gaztelupeko Hotsakek Errabal zigilua sortu izana ere: Arriskatuz, musikari gazteen oso disko onak ari dira kaleratzen, eta diskoak dira, gaur egun, jazz musikarien aurkezpen txartela, zuzenean jotzeko behar dutena.

Diskoa Kursaalean aurkeztuko dute zuzenean, Donostian, hilaren 9an.

Diskoa jazz festa bat da, ez bakarrik alaia izan daitekeelako, baita talde lan bat delako ere
IŅAKI SALVADOR


INAKI SALVADOR





Kontzertuak





Hemeroteka


ARTISTAK
ˇ 7 SĶIS 7 LUAS
ˇ BELCEBLUES
ˇ BIDE ERTZEAN
ˇ BLUEDAYS
ˇ CONXITA
ˇ COOL CIRCUS
ˇ ERRABAL JAZZ JAIALDIA
ˇ EL DOGHOUSE
ˇ ESNE BELTZA
ˇ GABY JOGEIX
ˇ GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
ˇ HOTSAK DANTZAN
ˇ JJBAND
ˇ J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
ˇ JERONIMO MARTIN TRIO
ˇ JOSERRA SENPERENA
ˇ JUAN DE DIEGO TRIO
ˇ KANEVSKY
ˇ KARELEAN
ˇ KATAMALO
ˇ KEMEN LERTXUNDI
ˇ KOKEIN
ˇ LOS CORONAS
ˇ LOS REYES DEL K.O.
ˇ MAMBA BEAT
ˇ MARTA SANCHEZ TRIO
ˇ MORAU
ˇ OSTOLAZA ETA PUJANA
ˇ PETTI
ˇ ROGELIO BOTANZ
ˇ SEŅOR NO
ˇ SEXTY SEXERS
ˇ SPECIAL 20
ˇ SURFIN KAOS
ˇ TAPIA ETA LETURIA
ˇ TERELA GRADIN QUINTET
ˇ THE BLIND LEMONS
ˇ THUNDER EXPRESS
ˇ TIGER! TIGER!
ˇ TRES MIL HOMBRES
ˇ TXUMA MURUGARREN
ˇ UEK
ˇ ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak ˇ Errabal, 23 ˇ 20590 SORALUZE (Euskal Herria) ˇ Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

ES EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du