EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTAK

ALBISTEAK

KONTZERTUAK

KONTRATAZIOA

DISKOETXEA

DENDA


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Harpidetu boletinera


ERRABALJAZZ Jaialdia
ERRABALJAZZ JAIALDIA
Antonio Vega Yuri Gagarin trio


ELGOIBAR urriak 17, ostirala
Herri Antzokia. 22:15
YURI GAGARIN TRIO + ANTONIO VEGA

YURI GAGARIN TRIO hirukoteak historian lehena izandako kosmonautaren izena hartzen du. Sobietarra aurreneko gizakia izan zen kanpoko espaziora jauzi egiten. Taldearen asmoa da “espazioko” musika egitea, entzulea estratosferara eramateko.
Gai sorta hauetan, guztiak instrumentalak, 40. eta 60. hamarraldietako jazz estandarren bertsio batzuekin batean Basilio Martik osatutako egungo gai berriak aurkezten dira. Taldearen musikan “vintage” hotsak (kontrabaxua, Rhodes, Hammond eta sintetizadore analogikoak) eta “funk” eta “drum and bass” eredu modernoak eta hots elektronikoak nahasten dira.

Honako hauek osatua da hirukotea:

ANYE BAO : Bateria.

ANTONIO RAMOS “MACA”: kontrabaxua eta baxu elektrikoa

BASILIO MARTI: teklak.

ANTONIO VEGA artistaren taldeko musika jotzaile zirela ezagutu zuten hiruek elkar eta hainbat urte eman zituzten elkarrekin (Basiliok 21 urte daramatza Antonioren ondoan). Geroago elkartu egin ziren “Premier” diskoaren gaiak lantzeko, zuzenean aurkeztu eta ideia eta gai berriak zorroan beste bide berri bati ekin nahi izan baitzioten. Taldearen errepertorioan, hasieran bederen, aurreneko emanaldietan, gitarren hotsik ez bazen ere, une honetan ANTONIO VEGA bera ari zaie laguntzen taldeko gitarra jotzaile gisa, izan ere, elkarrekin jotzen zuten “beste garai haiek” berritu nahi dituzte.

Besteak beste, honako hauek bereizten dira taldearen errepertorioan:

DISCO ELEPHANT. Kontzertuaren aurkezpena, atal birekin, funky elektronikoa eta swinga.

ARABESQUE. MANCINIren klasiko baten drum and bass bertsio akustikoa.

PICA COMO UNA AVISPA. Omenaldia Mohamed Ali boxeolariari.

CARAVAN. DUKE ELLINGTONen standardaren egokitzapena funk erritmoari jarraiki.

NAIMA. COLTRANEren gaiaren bertsioa.

BOSTON MARATHON. GARY BURTONen gaiaren egokitzapena.

BILLY THE KID. Funk jungle gai luzea, zinematografia kutsuarekin.

Jazzaren elementuak jasotzen dituen arren, taldearen hotsa ez da piano-kontrabaxu-bateria tresnek osatutako ohiko jazz talde batena; izan ere, beste musika molde batzuk ere baliatzen ditu, esate baterako, funka, acid-jazza, swinga, denak tresna elektronikoen koloreekin osatuak.

Hirukotearen errepertorioaren gai batzuek sarrera egin eta gero, gonbidatu berezi ANTONIO VEGAk, gitarra beso artean, lagundu egiten die gitarra jotzen, bere hots bereziekin eta lan txukunarekin hirukoteak inprobisatzen dituen oinarriak sendotzen baititu. Geroago, taldeak lagunduko dio Antoniori bere zuzeneko errepertorioaren gai batzuk interpretatzen, baita Nacha Pop taldearenak ere, esate baterako, El Sitio de mi Recreo, Océano de Sol, La última montaña, Elixir de juventud, Chica de Ayer eta beste batzuk


ERRABALJAZZ JAIALDIA





Kontzertuak





ARTISTAK
· 7 SÓIS 7 LUAS
· ALEX TNT
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BILL LYERLY
· BLUEDAYS
· CAMELLO DE TROYA
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· ERRABAL JAZZ JAIALDIA
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· EUREKA HOT 4
· FOUR FRIENDS
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· GASTEIZ BIG BAND
· HOTSAK DANTZAN
· IVAN JULIAN & CAPSULA
· JIMMY BIDAURRETA
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· JUAN DE DIEGO TRIO
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KEU AGIRRETXEA
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· ROY LONEY & SEÑOR NO
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRAVELLIN´ BROTHERS
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Euskal Herria) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

ES EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du