EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTAK

ALBISTEAK

KONTZERTUAK

KONTRATAZIOA

DISKOETXEA

DENDA


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Harpidetu boletinera


Hemeroteka
Debajazza antolatu du aurten ere Errabal elkarteak


•Reyes del KOrekin hasi eta Ortophonk eta Wagoon Cookinekin bukatuko da

Aurten hirugarren aldiz Debajazza antolatu du Errabal elkarteak. Hilaren 20an hasita, bost izango dira Debabarreneko beste hainbeste herritan egingo dituzten kontzertuak, zehatz-mehatz, Elgoibarren, Soraluzen, Mutrikun, Deban eta Elgetan, hurrenez hurren. Lehen kontzertuan Los Reyes del KO blues taldea arituko da eta azkenean, berriz, Ortophonk-en eta Wagoon Cookin-en pieza dantzagarriez gozatu ahal izango dute bertaratzen direnek, baina, gainerakoetan, doinu akustikoak izango dira nagusi.

DONOSTIA Hirugarren Debajazz jaialdiaren egitaraua aurkeztu zuten atzo Donostian Xarra Azkaratek eta Ubane Uzinek, Errabal elkarteko kideek.
Kontzertuak Debabarreneko sei herritan egin beharrean, iaz bezala, bostetan bakarrik egin ahal izango dituzte aurten, Eibar, lokal arazoak direla-eta, zerrendatik kanpo geratu baita. Baina datorren urtean arazoa konponduko dela uste dute. Izan ere, Debajazza nabarmen sendotzen ari den ekimena dela esan zuen Uzinek.
Lehenengo kontzertua hilaren 20rako antolatu dute. Los Reyes del KO izango da protagonista. Alemaniatik datorren taldea da, gehienbat bluesa egiten duena*, esan zuen Xarra Azkaratek. Marcos Coll (harmonika eta ahotsa), Adrian Costa (ahotsa eta gitarra), Christian Rannemberg (pianoa), Kevin Duvernay (baxua) eta Andre Werkmeister (bateria) arituko dira Elgoibarko Herriko Antzokian.
Hilaren 21ean, berriz, Itxaso Gonzalez kantari bilbotarra izango da protagonista Soraluzeko Liburutegiko hall-ean. Dani Perez (gitarra) eta Gorka Benitez (saxo tenorea) izango ditu laguntzaile.
Hilaren 22an, Mutrikuko Kultur Etxean, Jeronimo Martin Trioren txanda izango da. Piano-jotzaile bilbotarrak Javier Mayor (kontrabaxua) eta Hasier Oleaga (bateria) izango ditu laguntzaile. Seguru asko argitaratzear duten diskoaren aurrerapena eskainiko dute. Hirukotea Musikeneren gerizpean osatu da, baina lehen ere hamaika proiektutan ibiliak dira kideak. *Ez dute jazz estandarra egiten ¬ohartarazi zuen Azkaratek¬ eta beharbada horregatik ere interesgarria da. Hilaren 27an, Deban, Lost* diskoa plazaratu berri duen Terela Gradin kantari galiziarra arituko da, Manuel Gutierrez piano-jotzaileak lagunduta.
Debajazz hilaren 28an bukatuko da, Ortophonk-ek eta Wagon Cookin-ek Elgetan egingo duten kontzertu kaineroarekin. Bi taldeak disko berria plazaratzekotan dira, iragarri zuen Azkaratek. Ortophonk gasteiztarra da eta Wagon Cookin, berriz, Garayalde anaiek gidatzen dute. Jatorriz iruindarrak diren arren, Brasilen bizi dira aspalditik.

Apala baina kalitatezkoa

Aurten bluesarekin hasi eta doinu dantzagarriekin bukatuko dugu, baina, oro har, nahiko egitarau akustikoa geratu zaigu; akustikoa eta, batez ere, kalitatezkoa, nabarmendu zuen Xarra Azkaratek. Nolanahi ere, Errabaleko kideek gogorazi zuten Debajazzek ez duela zerikusi handirik, ez aurrekontuz ez filosofiaz, Euskal Herriko hiriburuetan uda partean antolatzen dituzten jazzaldiekin. Gurea egitarau apala eta ia-ia etxe girokoa da, esan zuen Ubane Uzinek. Afizioz sortutako ekimena da, kontsumitzaile huts izatetik antolatzaile izatera pasatu ginen, gaineratu zuen Xarra Azkaratek. Harrera oso ona izan dela eta urtetik urtera Debajazza sendotzen ari dela ere nabarmendu zuten Errabal elkarteko kideek.
Iazko egitarauan osagarri berri bat sartu zuten Errabalekoek: Talde Berrien Lehiaketa. Ekimenak izan zuen harrera ona ikusirik ¬hamasei taldek eman zuten izena¬, aurten ere antolatu dute, baina ez da Debajazzarekin batean egingo, Gabonak aldean baizik, izena emateko epea pixka bat luzatze aldera, adierazi zutenez.

Egitaraua
Elgoibar, urriak 20
22.15: Los Reyes del KO (Herriko Antzokian).
Soraluze, urriak 21
22.30: Itxaso Gonzalez Trio (Liburutegiko hall-ean)
Mutriku, urriak 22
20.00: Jeronimo Martin Trio (Kultur Etxean)
Deba, urriak 27
22.30: Terela Grandin/Manuel Gutierrez (Kasinoan)
Elgeta, urriak 28
22.30: Ortophonk + Wagoon Cookin (Espaloia Kafe Antzokian).


DEBAJAZZ 2006





Kontzertuak


Hemeroteka


ARTISTAK
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· ERRABAL JAZZ JAIALDIA
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· JUAN DE DIEGO TRIO
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Euskal Herria) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

ES EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du