EUSKARAZ ˇ ESPAŅOL ˇ FRANĮAIS ˇ ENGLISH



ARTISTAK

ALBISTEAK

KONTZERTUAK

KONTRATAZIOA

DISKOETXEA

DENDA


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Harpidetu boletinera


Hemeroteka
Jazz Talde Barrien II. Lehiaketea


Zafari Project laukotearen lehen grabazinoa argitaratu eban igaz Errabal taldeak Debajazz Jaialdiko Talde Barrien lehen Lehiaketea irabazi ostean. Azken fase benetan estua gainditu eta gero, talde euskal-madrildarrak ondo mereziduta jaso eban saria. Honenbestez, argi geratu zan jazza benetan momentu onean dagoala musikari gazteen artean. Talentu handiko eta ezelako konpleju bako inprobisatzaile belaunaldia sortzen ari da.

Kontuak kontu, datorren martian izango da Jazz Talde Barrien Lehiaketearen bigarren edizinoa. Lehen deialdian bezela, Elgetako Espaloia Kafe Antzokia izango da lehiaketearen azken fasea egiteko aukeratutako lekua, grabazino guztien artean 3 talde finalistak aukeratu ondoren.

Lehiaketan parte hartzeko baldintzak:

  1. - Disko-kontraturik ez dauen edozein jazz taldek parte hartu ahal izango dau.
    2. Aukeraketa egiteko batzorde batek 3 talde bereiziko ditu aurkeztutako hautagai guztien artean. Horretarako, izena emoteko eskaera orriagaz batera nahitaez aurkeztu behar da kalidadezko grabazino bat CD batean; gainera, argazkia eta taldea eta taldekideen ibilbidea azaltzen dauen dossier txikia.
    3. 2007ko zezeilaren 8an amaituko da izena emoteko epea.
    4. Talde irabazleak 1.500 euroko saria jasoko dau eta disko bat argitaratzeko aukerea emongo jako. Bestalde, berezitako talde guztiek 300 euroko dieta bat jasoko dabe, eta holan behar izan ezkero, ostatu gastuak pagauko jakez.
    5. Emonaldiek ez dabe 60 minutuko tartea gaindituko, eta pieza orijinalak izatea kontuan hartuko bada be, errepertorioa librea izango da. Emonaldiok martian izango dira Elgetako Espaloia Kafe Antzokian eta grabau egingo dira etorkizunean balizko bilduma bat osotzeko. Talde irabazlearen kasuan, aitatutako grabazinoak taldearen diskoaren argitalpenerako erabili ahal izango dira.
    6. Talde irabazleak emonaldi bat eskaintzeko aukerea izango dau jazzaldiaren hurrengo urteko egitarau ofizialaren barruan.
    7. Antolakuntzeak, egoki eresten badau, bere egiten dau oinarriotan aldaketak egiteko eskubidea.
    8. Lehiaketa honetan parte hartzen dabenek lehiaketarako oinarriak onartzen dabezala esan nahi dau, eta epaimahaiaren epaia apelaezina izango da.

Bizkaie! 2007-01-13


DEBAJAZZ 2006





Kontzertuak


Hemeroteka


ARTISTAK
ˇ 7 SĶIS 7 LUAS
ˇ BELCEBLUES
ˇ BIDE ERTZEAN
ˇ BLUEDAYS
ˇ CONXITA
ˇ COOL CIRCUS
ˇ EL DOGHOUSE
ˇ ESNE BELTZA
ˇ GABY JOGEIX
ˇ GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
ˇ HOTSAK DANTZAN
ˇ JJBAND
ˇ J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
ˇ JERONIMO MARTIN TRIO
ˇ JOSERRA SENPERENA
ˇ KANEVSKY
ˇ KARELEAN
ˇ KEMEN LERTXUNDI
ˇ KOKEIN
ˇ LOS CORONAS
ˇ LOS REYES DEL K.O.
ˇ MAMBA BEAT
ˇ MARTA SANCHEZ TRIO
ˇ MORAU
ˇ OSTOLAZA ETA PUJANA
ˇ PETTI
ˇ ROGELIO BOTANZ
ˇ SEŅOR NO
ˇ SEXTY SEXERS
ˇ SPECIAL 20
ˇ SURFIN KAOS
ˇ TAPIA ETA LETURIA
ˇ TERELA GRADIN QUINTET
ˇ THE BLIND LEMONS
ˇ THUNDER EXPRESS
ˇ TIGER! TIGER!
ˇ TRES MIL HOMBRES
ˇ TXUMA MURUGARREN
ˇ UEK
ˇ ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak ˇ Errabal, 23 ˇ 20590 SORALUZE (Euskal Herria) ˇ Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

ES EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du