EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTAK

ALBISTEAK

KONTZERTUAK

KONTRATAZIOA

DISKOETXEA

DENDA


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Harpidetu boletinera


Hemeroteka
Jazz Blues zirkuitu iraunkorraren lehenengo pausuak


Musikea

Leioa, Basauri eta Zornotza proposamen barriagaz jatorkuz: Jazz Blues zirkuitua. Garagarrilean izaten diran ekitaldiak urte osora zabaldu guran, bihar-etzi garatuko dan zirkuituaren lehenengo pausuak aurkeztu barri dabez Bilbon aitatutako herrietako udaletako ordezkariek Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen barruan dagoan Errabal Kultur Alkarteagaz batera. Helburua erreferentzia izatea da, dagozan erreferenteei lotuta eta jazza indartzeko, zehaztu eban Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura zuzendari Ricardo Bilbaok.

Euskal Herriko eta kanpoko taldeentzat erakusleihoa izango da zirkuitua. Holan ba, Daniel Almat, Graham Foster eta Four Friends taldeak izango dira gurean.

Daniel Almat y la Esquina Caliente

Beragaz hasi da, daborduko, zirkuitua. Taldeak musikako mestizajean sakondu gura dau, latin jazz estiloan. Kubatar musikea oinarrian hartuta, Karibeko ugartean eta handik kanpora be oihartzun handia daukan taldea da.

The Graham Foster Trio

Fosterrek 30 urte daroaz rock-and-roll, rhythm&blues eta country estiloak buztartzen eta mundu mailan arrakastea lortu dau.

Four Friends

Izena ingelesez izan arren, taldea bilbotarra da. Zelan ez, lau lagunek osotzen dabe eta jazz eta blues doinuei pop-rock ukutua emoten deutse euren lanetan. Bilbpop da euren azken lana eta zirkuituan entzungai egongo dira disko horretako kantak. Egitaraua:

Daniel Almat y la esquina caliente

Urtarrilak 18, Basauriko Arizko dorrean, 19:30ean
Urtarrilak 19, Zornotzako Zelaieta zentroan, 21:00etan
Urtarrilak 20, Leioako Café Ambigú-n, 22:00etan

The Graham Foster Trio

Zezeilaren 15ean, Basauriko Arizko dorrean, 19:30ean
Zezeilaren 16an, Zornotzako Zelaieta zentroan, 21:00etan
Zezeilaren 17an, Leioako Café Ambigú-n, 22:00etan

Four Friends

Martiaren 15ean, Basauriko Arizko dorrean, 19:30ean
Martiaren 16an, Zornotzako Zelaieta zentroan, 21:00etan
Martiaren 17an, Leioako Café Ambigú-n, 22:00etan

Saioa Torre Gereketa


BIZKAIAJAZZBLUES





Hemeroteka


ARTISTAK
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· ERRABAL JAZZ JAIALDIA
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· JUAN DE DIEGO TRIO
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Euskal Herria) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

ES EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du