Errabal-Jazz
Musika eta disko kontsumitzaileak izanik Soraluzeko Gaztetxean egon zen jazz, blues eta gainerako musika beltza gustukoa izan eta bertan kontzertuak antolatzen zituen gazte talde bat.
Bertatik pasa izan ziren Euskal Herriko eta kanpoko goi mailako musikariak. Azkenean beste pauso bat eman zuten: zentzu zabaleko jazz etiketa izango duten diskoak argitaratzea 2002ko ondarrean eman zioten hasiera eginbehar honi Gaztelupeko Hotsak-en laguntzarekin.
Asmoa -Estandarrak gustokoak izanik ere- talde eta musikarien konposizio propioak bultzatu eta editatzea da eta, bilduma berezia denez, modu zainduan aurkezten dira CDak. Lehenengo lanak Miren Aranburu bakarlaria eta Jean Louis Hargous saxojolearena alde batetik, Sant Pau 44 gasteiztarrak eta Jon Urrutia pianojotzailearena izan dira. Ondoren, Teresa Zabalza Iruñeako piano jotzailearen boskotea etorri zen. 2005tik aurrera euskaldunez gain beste herrialde batzuetako artisten lanak argitaratu dira:
Asstrio (Katalunia)
Victor de Diego (Bilbo)
Zafari Project (Madril / Argentina)
Sumrrá eta Terela Gradin galiziarrak,
The Heckler (Juan Carlos Balcázar colombiarrarena)
Iñaki Salvador Noneto (pianojotzailearen bederatzikoa)
Jeronimo Martin Trio (Bilbo)
4 Brothers and a Ghost (Mikel Andonegi Londrestik)
Josetxo Goia-Aribe, nafarroako saxo jotzailearen Los pendientes de la Reina
JJBand Malagako baxu jotzailearena
Joserra Senperena Donostiatik
Marta Sanchez Trio (Madril)
Juan de Diego Trio (Bilbo / Barcelona)
Estramp Jaç (Katalunia)
Camello de Troya (Hegoamerika / Madril)
JVera (Mallorca / Madril)
Organiks (Gipuzkoa)
Jimmy Arrabit Trio (Iparralde)
Mikel Gaztelurrutia (Gipuzkoa)
De Diego Brothers (Bilbo-Barcelona)
Alejandro di Constanzo (Buenos Aires)
Debajazz eta Getxoko jazzaldietako irabazleen diskoak: Zafari Project Madril, 2006), Magnus Melh Quintet (Alemania, 2006), People Are Machine (Danimarka, 2007), Kristian Brink Quartet (Eskandinavia, 2008). Points (Txekia, 2009)

