EUSKARAZ · ESPAŅOL · FRANĮAIS · ENGLISH



ARTISTAK

ALBISTEAK

KONTZERTUAK

KONTRATAZIOA

DISKOETXEA

DENDA


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Harpidetu boletinera


 Ibilbidea
Zea Mays

1997-ko Ekainean Bilbon sortutako taldea, Asier Basabe (bateria), Ruben Gonzalez (baxua), Iņaki Imaz (kitarra) eta Aiora Renteria (ahotsa).

Uda horretan bertan zazpi abestiko maketa bat grabatu zuten lau pistadun batean eta 97-ko Azaroan Euskadi Gazteko VII. Maketa lehiaketan irabazle suertatu zen. Sari honek bultzakada haundia eman zien eta E.H -an zehar kontzertuak ematen hasi ziren. Geroago Bilbo hiriko X. Pop rock lehiaketan euskal talderik onena bezela saritu zituzten.

1998-ko martxoan, Nafarroako GOR disketxearekin sinatu zuten. Uda osoan zehar kontzertuak eman ondoren, 98-ko Irailean euren lehen diska grabatu zuten, Zea Mays, Lorentzo Rekords- en (Berriz, Bizkaia) eta urte bereko Durangoko azokan aurkeztu zen. Diska hau, E.H.-an urte horretan argitaraturiko 10 diska onenen artean sartu zuten Mondo Sonoro aldizkarian eta prentsa musikalean kritika oso onak izan zituen.

99-ko Udaberria eta udan haien lehen lana aurkeztu ondoren, bigarren lana prestatzen hasi ziren, abendua eta urtarrilaren artean, lehenengoz lau pistadun baten grabatuz eta ondoren 16 pistadun baten, sagarminagan, preprodukzio bezela, Xamperen gidaritzapean.

2000.urteko Martxoan Elektrizitatea, bigarren diskoa, grabatu zuten Tio Pete estudioetan (Urduliz, Bizkaia), Jose Lastrarekin (Plt, Juan Carlos Perez, Elektrobikinis, Kashbad...). 2000.eko Irailean Holandako bira hasi zuten, Amsterdamen kontzertuak emanez, bai tabernetan, etxe okupatuetan, baita ADM festibalean ere, untzitegi okupa batzuk, Amsterdameko kaietan 3 egunetan zehar egiten duten festibala, kontzertu, antzerki eta performances-ekin. Elektrizitatea urteko diskarik onena izandatu zuen Mondo sonoro aldizkariak.

Zuzenean jotzen jarraitzen dute hirugarren diska prestatzen duten bitartean. Eusko Jaurlaritzaren kultura sailak duen Euskadiko soinuak proiektuan parte hartzen dute “Bidea” abestiarekin, Fermin Muguruza, Dut, doctor deseo, su ta gar...taldeekin batera. 2001.-eko abendurako 3. diskako abestiak prestaturik dituzte eta lau pistadun baten grabatzen dituzte.

2002. urteko lehen hilabeteetan Aekantuz diskan parte hartzen dute Plt, Koma, Selekta kolektiboa, Betagarri ...taldeekin batera, Mikel Laboaren bertsio bat eginez, “Gogo eta gorputzaren zilborhesteak”. Urte hontako martxoan abesti guztiak hamasei pistadun batetan grabatzen dituzte Ereņoko harrobian eta uztailean entsaio lokalean. Uztaila eta abuztu artean Harrobian grabatzen dute, Gaztelupeko Hotsak disketxearekin. Berriz ere Tio Pete estudioan grabatu dute, Jose Lastraren gidaritzapean. Diska honetan izaki-gizaki baten bizitza kontatzen da, jaiotzatik heriotzaraino, abestien bitartez baita Kirmen Uriben laguntza izan duen ipuin batekin ere. Plt, Ost eta Shisha pangma-ko jendearen kolaborazioak izan dituzte eta txalaparta (Nieblas, Jose, Asier, Mikel) ere entzun dezakegu.

Ruben-ek(baxua) teknikari lanetan MDH-n Justicia diskoa grabatzen du. Aiorak (abeslaria) Bat, behi, hiru Betizun diskan ahotsak sartzen ditu, baita Plt -ekin(minus), Doctor deseo-rekin (suspira y conspira), baita Berri txarrak-en “Bisai berriak” abestian.

Gaur egun Harrobian diskaren presentazio kontzertuak prestatzen dabiltza baita bideo klip bat egiten, marrazki bizidunak eta irudi errealak nahasten dituena. Harrobian diska azaroan kaleratuko da.


ZEA MAYS





Kontzertuak


Ibilbidea


Argazkiak


Hemeroteka


Webgunea


ARTISTAK
· BIDE ERTZEAN
· BOSGARREN HARIA
· CONXITA
· ESNE BELTZA
· FASTFATUM
· GABY JOGEIX
· HOTSAK DANTZAN
· IŅAKI SALVADOR
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSEBA TAPIA
· JOSERRA SENPERENA
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KEMEN LERTXUNDI
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MIKEL URDANGARIN
· MORAU
· ŅACO GOŅI
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEŅOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· STAY BLUES
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Euskal Herria) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

ES EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du