BILBO
Txuma Murugarren kantaria Bilboko Kafe Antzokian arituko da gaur gaueko 22.00etatik aurrera bere taldearekin. Kontzertu berezia izango da Murugarrenek emango duena, hirugarren diskoaren aurkezpena "Gauak, neskak eta maletak", izango baita.
Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin plazaratutako lana da. 90. hamarkadan Sasoi Ilunak taldearen arima izan ondoren, Txumak hiru disko ditu plazaratu ditu bakarka. Aurreko biak "Nire leihoak" eta "Hegazkinen Arima" izenekoak dira.
Txuma Murugarrenen taldea luxuzko musikariez osatuta dago, gaur gaueko saioan Bilboko Kafe Antzokiko taula gainean izango direnak. Hain zuzen ere, gitarrista gisa Pilt taldeko Rafa Rueda izango da, baxu jotzailea Split 77 taldeko Ekaitz Hernandez da, baterian Atom Rhumba taldeko Natxo Beltran eta klabier jotzaile gisa Bilboko Rafa Acebes musikari ezaguna.
"Gauak, neskak eta maletak" disko berrian Txuma Murugarrenek Jose Angel Irigaray idazlearen testu bat ere musikatu du, "Bidea" abestia hain zuzen.
|