EUSKARAZ ˇ ESPAŅOL ˇ FRANĮAIS ˇ ENGLISH



ARTISTAK

ALBISTEAK

KONTZERTUAK

KONTRATAZIOA

DISKOETXEA

DENDA


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Harpidetu boletinera


 Gai sozialak baino, giza harremanak interesatzen zaizkit kantuak egiteko
Hemeroteka
Gai sozialak baino, giza harremanak interesatzen zaizkit kantuak egiteko


Deia 03-05-08
Nagore Ferreira Zamalloa

Bakarkako hirugarren diskoa kaleratu du Txuma Murugarrenek. ‘Gauak, neskak eta maletak’en gizakien arteko harremanak ditu kantagai

Gauak, neskak eta maletak’’ (Gaztelupeko Hotsak) izenburu bitxia ipini dio Txuma Murugarrenek bere bakarkako hirugarren diskoari. Hamaika kantu bildu ditu lan berrian, denak berak idatzitakoak Jose Angel Irigarayren poema bat izan ezik.

‘‘Gauak, neskak eta maletak’’ izenburua bitxia da.

Diskoko kantuak entzun ondoren konturatuko da jendea hiru elementuok sartzen direla. Diskoaren gaiaren ardatza laburbil-tzen du izenburuak. Hiru elementu horiek iruditzen zaizkit hausnarketarako aproposak direla. Hiru hitzek, lotuta, gauza asko esaten dituzte nire ustez eta horregatik aukeratu nituen.

Berba adierazkorrak dira .

Gauak eta maletak hitzek bidaia adierazten dute, haustura, abentura. Titulua ez da oso zehatza, baina entzuleak bere modura har ditzake, bere esku dago.

Hamaika abesti ditu diskoak, bat izan ezik denak dira zeuk idatzitakoak, ezta?

Bigarren kantua, ‘‘Bidea’’, ez da nirea, Jose Angel Irigarayrena da. Bere azken poesia liburutik hartu dut; gaiarekin bat datorren poema da. Jose Angel Irigarayren liburua aurkeztu zenean gonbidapen bat jaso nuen eta horrela sortu nuen kantua. Asko gustatu zitzaidan; oso adierazkorra iruditu zitzaidan. Ordurako banengoen diskoa prestatzen eta egun horretan esan nion Jose Angeli poema lapurtuko niola.

Gizakien arteko harremanak izaten dituzu kantagai; oraingoan ere horrela da, ezta?

Beti interesatu izan zait gizakia eta gizakien arteko harremanak. Nire literaturan, horrela dei-tzen badiogu nik idazten dudanari, kezkarik handiena hori da. Gai sozialak ez zaizkit horrenbeste interesatzen kantak egiteko; nahiago dut bestelako dimentsioa. Gizakiaren barne mundua adieraztea interesgarriagoa iruditzen zait.

Zure bakarkako hirugarren diskoa da hau. Lehenengoa, ‘‘Nire leihoak’’, erronka bat izan zela esan duzu, eta bigarrena, ‘‘Hegazkinen arimak’’ finkatzea izan zela. Zer da zuretzat azkenengo hau?

Hasitako bide horren normalizazioa dela esango nuke. Erabat onartu dut nire izaera berri hau, bakarka ibiltze hau; diskoa, bide honetan, normalizatuta nagoen seinale-edo da.

Lehenengo lana gordina izan zela onartu duzu noizbait eta bigarrena, ordea, itxaropentsuagoa zela. Eta hirugarrena?

Musika moldaketez ari nintzen hori esan nuenean. Lehenengo diskoa erronka zenez, ez zen banda lan handirik egin. Taldeekin lan egiten ohituta nago, ez bakarka; nik ez dut nire burua ikusten gitarra soil batekin. Beti gustatu izan zait talde batekin lan egitea; musikarien ekarpena oso garrantzitsua da niretzat. Horregatik bigarren diskoan banda bat osatu nuen eta honetan ere berdin. Ez dut nire burua ikusten kantautore tradizionalen formatuan, nahiago dut rock klabeetan lan egitea.

‘‘Gauak, neskak eta maletak’’ aurreko diskoaren ildotik doa, ezta?

Bai, bide berekoak direla esan daiteke. Hirugarrenean ere agertuko dira nire ajeak neu naizelako konposatzailea. Baina, beti zerbait berria eskatzen duzu; aldaketa txiki edo handi bat beti dago. Gizakia aldakera etengabean bizi da; orduan, sortzen dituen gauzak ere lege horren menpean jaiotzen dira.

Tio Pete estudioan grabatu duzue.

Urte hasieran sartu ginen estudioan, Jose Lastra teknikari genuela. Sasoi Ilunak-en garaian, hirugarren diskoa berarekin grabatu nuen. Asko gustatzen zait bere lana, baita nire ulertzeko duen modua ere. Oso eroso sentitzen naiz berarekin. Ez da bere lanera soilik mugatzen, inplikazio artistiko bat ere badauka nire lanetan.


TXUMA MURUGARREN





Kontzertuak


Argazkiak 1


Argazkiak 2


Argazkiak 3


Ibilbidea


Hemeroteka


Hemeroteka 2


Webgunea


E-posta


ARTISTAK
ˇ 7 SĶIS 7 LUAS
ˇ BELCEBLUES
ˇ BIDE ERTZEAN
ˇ BLUEDAYS
ˇ CONXITA
ˇ COOL CIRCUS
ˇ EL DOGHOUSE
ˇ ESNE BELTZA
ˇ GABY JOGEIX
ˇ GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
ˇ HOTSAK DANTZAN
ˇ JJBAND
ˇ J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
ˇ JERONIMO MARTIN TRIO
ˇ JOSERRA SENPERENA
ˇ KANEVSKY
ˇ KARELEAN
ˇ KEMEN LERTXUNDI
ˇ KOKEIN
ˇ LOS CORONAS
ˇ LOS REYES DEL K.O.
ˇ MAMBA BEAT
ˇ MARTA SANCHEZ TRIO
ˇ MORAU
ˇ OSTOLAZA ETA PUJANA
ˇ PETTI
ˇ ROGELIO BOTANZ
ˇ SEŅOR NO
ˇ SEXTY SEXERS
ˇ SPECIAL 20
ˇ SURFIN KAOS
ˇ TAPIA ETA LETURIA
ˇ TERELA GRADIN QUINTET
ˇ THE BLIND LEMONS
ˇ THUNDER EXPRESS
ˇ TIGER! TIGER!
ˇ TRES MIL HOMBRES
ˇ TXUMA MURUGARREN
ˇ UEK
ˇ ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak ˇ Errabal, 23 ˇ 20590 SORALUZE (Euskal Herria) ˇ Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

ES EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du