|
Tonky de la Peņak ez du aurkezpen haundirik behar blueszaleen artean. Madrildar gitarrajoleak bi hamarkada daramatza bere izena duen taldearekin jotzen. Bere kurrikuluma luzea da, Albert Collins, Jerry Lee Lewis, Charlie Musselwhite edo Mick Taylor (Rolling Stones, John Mayall) bezalako musikarien ondoan aritu baita.
Bere zuzeneko emanaldietan banda indartsua ekartzen du. Bere kantu propioak eta blues klasikoen bertsioak egiten dituzte.
|