EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTAK

ALBISTEAK

KONTZERTUAK

KONTRATAZIOA

DISKOETXEA

DENDA


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Harpidetu boletinera


 Komentarioa
Hain zuzen
Komentarioa


Folki izatea ez da txantxetakoa

Joseba Tapiak, eta hedaduraz bere giza metronomo Leturiak (musika oinarri handiko musikaria), dagoeneko ez dute inolako panegirikoren beharrik gure garaiko trikitiaren munduan izan duten funtsezko eragina nabaritzeko. Oparitzeko adina sustrai eta praktika tradizionalaren jabe dira, baina ordurako rocka aditzen zuen belaunaldikoak dira. Tapia eta Leturia Band taldeak funtsean horri erantzun zion. “Balada hitza entzuten nuenean, Scorpions taldea etortzen zitzaidan burura”, esan zidan behin Tapiak.

Urteak dira Ruper Ordorika Tapiaren bidean gurutzatu zela, edo agian alderantziz gertatu zen. Biek Bixente Martinezekin bat egin eta “Hiru Truku” taldea osatu zuten, eta Bizkaiko abesti tradizionaletan oinarritutako obra garrantzitsu bi osatu zuten, Martin Carthy handiaren eskutik nazioarteko alternatiba ezagutu zutenak. Musikari handi horrek Hiru Truku taldearekin grabatzeaz eta jarduteaz gainera, “Bakarrik aurkitzen naiz” melodia egin zuen bere amodioaz eta heriotzaz gogoeta egiteko “The wife of usher’s well” lanean.

Tapiak nolabaiteko trufa egiten duen arren, Euskal Herrian folka egiteko modu berri bat sortu zen, eta modu batean edo bestean bere proiektuetan garatzen jarraitu du literatura eta ideologia pisu handia duen Koldo Izagirreren laguntzarekin, esate baterako “Apoaren edertasuna” lanean –eszenatokian batera jardutera iritsi ziren- eta “Agur Intxorta maite” lanean. Bitartean, “Hamalau kantu independentziarako” lana, guztietan folkiena; ordurako tartean zen Arkaitz Miner bere biolinarekin, Quebeceko kantetan. Tapia eta Leturiak estudioan egindako grabazioetan, esate baterako “Bizkaiko kopla zaharrak” lanean –Amurizaren laguntza izan zuen-, hautematen hasia zen Tapia bila ari zen formatua. Pianoa falta zen, eta eskusoinu jole gazte birziklatu Jesus Aranburuk erritmo handiko ukituak eskaintzen ditu, Jazz eta Blues esaldi zoroak; zuzeneko diskoan une oso gogoangarri batzuk daude.

Tapiak eta Leturiak azken bi urteotan laukotearen formatuarekin lan egin dute zuzenean: eskusoinua, perkusioa, pianoa eta biolina edo mandolina, txandaka. Zuzenean grabatutako diskoei dagokienez, esan beharra dago sarri askotan direla lehorte aldietarako baliabide, ziklo baten amaiera edo ageriko azken ikusia. Hain zuzen ere “Hain zuzen” lana ez dena. Bertara Nafarroako Azkarate herrian zuzenean grabatutako hamabi abesti biltzen dira. Grabazio hau Katarain estudiotik hurbil egin zen, estudiotik kableak bi baserri beheragoraino eraman ondoren, Ruper Ordorikak azken honetan erabili duen ekipo teknikoarekin; izan ere, Ruperrentzat folk plazer handia izan da disko hau ekoiztea, Hiru Truku taldearekin egiten hasi zen bideari estu lotuta baitago.

Grabazioa lagun talde baten artean egin zen iragan irailaren seian, nahiz eta bezperan ikus-entzulerik gabe erregistratu genuen azken orduko ezustekorik ez izateko. Kontzertuari hasiera eman baino lehen lau musikariek eta ekoizpen taldeek ondo bustitako marmitakoa eta Beteluko mamia ezin hobeak dastatu zituzten beste ehun baino gonbidatu gehiagorekin batera, gero txalotzen eta giroa besta bihurtzen laguntzen duten horiekin batera.

Kontzertuari hasiera emateko eta berotze ariketa gisa, hainbat gai interpretatu zituzten “Hain zuzen” lanera biltzen diren hamabi piezak aurkeztu baino lehen. Hain zuzen ere aurreneko lau gaiak dira berriak, hiru abesti eta lan instrumental bat. Lehenengoak Koldo Izagirreren laguntzarekin, “Wafa”, Palestinako lehenengo emakume-bonba, “Aritmetika arazoak”, Ruperren ahotsaren laguntzarekin, eta “Compostelako erromesa”, Tapiaren letrarekin, Galiziari egindako keinua, erakarri eta pisu handiko lanak dira. Compostelakoan, esate baterako, Gaztelako melodia tradizional bat biolinez giroturiko testuingurura eramaten da, eta “cajun” “Jái vu le loup, le renard et la belette” klasikoa ekartzen digu gogora. Nolabait ere Ipar Euskal Herriko lurraldearekin lotzen du interpretatzeko modu honek. “Ainhoarrak” obra instrumentala da, eta nola Patxi Perezek hala musikari kataluniar Eduardo Casalsek (klarinetea) eta Cathy Peñak (eskusoinua) laguntzen diote.

Jarraian “Apoarena” eta “Quebec”, “Arraun” eta parerik ez duen Loiolako Porrusalda gai arrakastatsuak aurkezten dira. Bikotearen errepertorio zaharretik ez dira falta “Besamotza”, “Abya Yala”, “Astotxo bat baneuko” kopla zaharrak. “Trikitiaren sua” orain berriturik aurkezten da “Zeruko auspoa” letra berriarekin, eta zuzeneko grabazioaren bukaeran “Gezurtientzat”, Jose Maria Lopetegiren 36. urteko abesti bat, orainaren irakasgaia ere badena. Grabazioaren amaiera horren ondorenean, laukoteak beste ordu erdiz jardun zuen bere errepertorioaren berri xehea emanez. Era atsedenaldi baten ostean Patxi Perez zeremonia maisuarekin itzuli ziren goizaldera arte ondo pasatzera.

“Hain zuzen” lanean iraganeko bikotearen eta Tapia bakarlariaren errepasoa egiten da, baina nola melodia-ahotsaren aldetik hala erritmoaren aldetik bizitasun handiko lau pieza berri daude, gai zehatzaren oinarriarekin sendoturik. Azken batean, laburbiltzen duten abestiak dira, baina aldi berean bide berri bat zabaltzen dute, distiraz, umorez, tragediaz, kanporanzko keinuez eta dantzara bultzatzen duten soinuz, batez ere Patxi Perez harrigarria taldea osatzeko prest agertzen bada. PEI


TAPIA ETA LETURIA





Kontzertuak


Ibilbidea


Argazkiak


Argazkiak 2


Hemeroteka


Webgunea


ARTISTAK
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Euskal Herria) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

ES EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du